Oriako Txirrindulari Eskolako zuzendaritzak oharra kaleratu du, eskola horretako kide diren Orats haurra eta bere gurasoek Leonen izan duten istripu larria salatzeko.
Done Jakue bidea txirrindaz egiten ari zirela auto batek harrapatu zituen atzo goizean Leongo Matallana de Valmadrigalen, eta senar-emazteak hil zituen, Jose Carlos Carrasco eta Nerea Agirre. Haien 12 urteko seme Orats zaurituta geratu zen eta Leongo ospitalera eraman zuten. Gidariari alkohol froga egin zioten eta legeak baimendutako tasa bost aldiz gainditu zuen. Ihes egin zuen, baina handik kilometro gutxira atxilotu zuen Guardia Zibilak, istripuaren lekukoek emandako informazioari esker.
Oriako Txirrindulari Eskolak elkartasuna eta doluminak helarazi dizkie senitarteko eta lagunei eta «aurrerantzean egon daitezkeen epai eta prozesuetan» babesa eta laguntza emateko konpromisoa hartu du.
Horrelako «gertaera tamalgarri gehiago» jazo ez daitezen lanean jarraituko dutela nabarmendu du bere oharrean.
Horrekin batera, igande honetan, arratsaldeko 16.00etan, bizikleta martxa neutralizatua antolatu du Tolosan, protesta moduan. Amaroz auzoan izango da, bertan egingo den kadeteen lasterketa baino lehen.
Carrasco Aguirre familiak jasan duen istripu larria salatzeko, datorren igandean, uztailaren 1ean, 16:00tan, Amaroz auzoan, kadeteen lasterketa abiatu aurretik, bizikletaz martxa neutralizatu bat egingo da protesta moduan.
— Oriako Tx. Eskola (@Oriakotxe) June 28, 2018
Zabaldu, txirrindulari eta zaletu guztien artean.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
La Fiscalía presenta ahora su acusación formal contra Pablo González, liberado hace dos semanas
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)