Beste urte betez Guardia Zibilari alde egiteko deia egin diote Oñatin 'Fan Hemendik' egunaren baitan. Ekimen nagusia iluntzeko manifestazioa izan da, jendetsua eta «Alde egiteko garaia da» zioen pankarta batek gidatua.
Beste behin argi eta garbi geratu da herriaren nahia:
— Iosu Lizarralde (@ilizarra) 2018(e)ko ekainaren 30(a)
Gerra egitera etorri zirenak ez ditugu nahi, ez ditugu behar!! #FanHemendik pic.twitter.com/V7rTRbDFvF
Altsasurekiko keinuak eta elkartasuna agerikoak ian dira manifestazioan bertan, «Ospa!» zioten hitzak eta Altsasuko gazte espetxeratuen argazkiak zituen pankarta bat ere eraman dute manifestazioan.
AVTko hainbat kidek espainiar banderak eskuan hartuta mobilizazioaren aurka protesta egin dute, Ertzaintzaren babespean.
Manifestazioan izan direnen artean Haimar Altuna Sorturen Gipuzkoako arduraduna. Mobilizazio ostean bideo labur bat sareratu du Guardia Zibilak «alde egin behar» duela azpimarratzeko, «torturak, hilketak, kontrolak, 'la manada', atxiloketak...» aipatu ditu eta esan «bakean eta elkarbizitzan sinesten dugun guztiok diogu fan daitezela, utzi bakean».
Guardia Zibila: «Ez gara joango»
Gaurko egunarekin bat eginez Guardia Zibilak twitterren «ez gara joango» zioen mezua zabaldu du herritarrei euren babesean irteteko eskaria eginez. Erantzun diotenen artean Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, «Gauza bera esan zenuten Kuban eta Filipinetan. Utzi bakean Euskal Herria», esanez.