Zazpi kilometrorainoko auto ilarak sortu dira larunbat goiz honetan Irungo bidesarian, irteera operazioa dela eta. Estatu frantsesetik hegoalderako bidean ziren autoen kopuru handiak eragin ditu ilarak, Trafiko Zuzendaritzaren arabera.
Lakuako Gobernuaren Segurtasun sailak azaldu duenez, bost kilometro arteko autopilaketak sortu dira Armiñonen, A-1 eta AP-1ak bat egiten duten puntuan, Burgosko noranzkoan.
Irungo autopilaketak goizeko 6.00etan hasi dira eta 8.30ak artean zazpi kilometrorainokoak izan dira. Gero, eta autoen joan etorria pixka bat arindu bada ere, berriro sortu dira.
Eguerdi partean zazpi kilometro eta erdikoak ziren ilarak Irunen, kilometro batekoak Zarautzen eta bostekoek jarraitzen zuten Armiñonen.
#Trafikoa #Uda18 GOGORATU:
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 28 de julio de 2018
-7,5 km-tako #Autopilaketak #Ap8 Km 7 #Irun-go bidesarian Bilboko norantzan.
-Km bateko autopilaketak #Ap8 Km 38 Zarauzko bidesarian Bilboko norantzan.
-5 Km-tako autopilaketak #A1 Km 328 #Armiñon-en Madrilgo norantzan #Ap1-eko loturan
Orduek aurrera egin ahala, baina, arindu egin da autoen joan etorria euskal errepideetan, auto ilarak desagertzeraino.
#Autopilaketak amaituta #Ap8 Km 7 #Irun-go bidesarian Kantabriako norantzan.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 28 de julio de 2018
Retenciones finalizadas Ap-8 Pk 7 peaje de Irun sentido Cantabria. #Uda18 #Trafikoa