Ibon Gaminde

Karpatxo eta Mekanitxin, aurten txikien lagun

Konpartsek aurten protagonismo berezia eman nahi izan diete haurrei eta bi pertsonaia berri sortu dituzte haurren programazio berezia gidatzeko.

Mekanitxin eta Karpatxo pertsonaiak, konpartsetako kideez inguratuta. (Monika DEL VALLE / FOKU)
Mekanitxin eta Karpatxo pertsonaiak, konpartsetako kideez inguratuta. (Monika DEL VALLE / FOKU)

Bilboko Konpartsek 40 urte beteko dituzte aurten Aste Nagusiaren antolaketa lanetan, eta urteurren seinalatu honetan belaunaldi erreleboan jarri dute begirada, haur eta gaztetxoei arreta berezia eskainiaz.

Horrela, aurten bi pertsonaia izango dira haurren programazio berezia gidatzeko: Karpatxo eta Mekanitxin. «Urtero sortzen eta birsortzen den jai herrikoi eta parte-hartzailea izanik, egungo haurrei dagokie haur moduan gozatzea eta bihar-etzi, konpartsakide moduan, beraien erara egitea egokituko zaie», azaldu dute.

Horregatik, bi pertsonaia berri sortu dituzte, «haurrekin batera protagonismoa izango duten bi lagun: Karpatxo eta Mekanitxin. Uztailean ospatutako Konpartsakide Egunean bertan estreinatu ziren, eta Aste Nagusian egunero haurren ekintzak girotzen izango dira. Bi pertsonaia hauek patinete gainean gidatuko dituzte, ziztu bizian, Bilboko txikiak Aste Nagusirako antolatu diren hainbat ekintzatan: goitibehera tailerra, «gastro txikia», piroteknia tailerra, «sortu zure txosna» ekime- na, umeen kalejira... eta beste hainbat ekintzatan.

Orrazkera deigarriak Abarka erraldoiak, orrazkera deigarriak –Mekanitxinek mekano hodiak ditu ile bezala eta Karpatxok ile urdina dauka– eta arrantzale gona soinean ibiliko dira hara eta hona. Karpatxo da bikoteko «parrandazalea», saltsa guztietan sartuta ibili ohi dena. Mekanitxin, aldiz, «ardu- ratsua da», eta bien arteko oreka mantentzen du. Aurten, beraz, 40 urte bete arren, «inoiz baino gazteago dator Aste Nagusia», nabarmendu dute konpartsakideek.

 

HAURREN EGITARAU BEREZIA:

DOMEKA 19

11:00 Kontsuletxearen plaza Konpartsakidetu! Goitibehera tailerra. 13:30 Zabalbide Konpartsakidetu! Goitibehera txiki jaitsiera.

ASTELEHENA 20

11:00 Konpartsakidetu! Sukaldatzen ikasten (euskal master txiki). Entsaladak.

MARTITZENA 21

17:30 Areatza konpartsakidetu! Zapi serigrafia.

EGUAZTENA 22

17:30 Areatza konpartsakidetu! Irrien lagunak: Ane eta piratekin parrandan.

EGUENA 23

19:30 Areatza Konpartsakidetu! Piroteknia tailerra Lekittoko Deabruekin.

BARIKUA 24

17:30 Areatza Konpartsakidetu! Eraiki zure txosna.

ZAPATUA 25

12:00 Areatza Konpartsakidetu! Kalejira tailerra.