«Duela urte bat Estatu espainiarraren errepresio bortitzari aurre egin genion eta egundoko demokrazia ariketaren bitartez argi erakutsi genuen gure nahia, eta Errepublika Katalana eraikitzeko agindu garbia adierazi genien eragile politiko eta sozialei», azpimarratu dute Euskal Herriko ANCk eta Independentistak Sareak ohar batean.
Nabarmendu dutenez, Kataluniako burujabetza prozesuaren aurrean «gogor agertu da ultranazionalismo espainiarra eta, berriro ere, aurpegirik bortitzena erakutsi du bere sustraiak frankismoan dituen 78ko erregimenak».
Urriaren lehen egunean 19.30ean jarri dute hitzordua Iruñeko eta Donostiako udaletxeen atarian eta Bilboko Arriaga plazan. Ordu erdi beranduago egingo da elkarretaratzea Gasteizen, 20.00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.
Zita horietan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek, «Errepublika Katalanarekin bat egiten dugula adierazteko, Kataluniako Gobernuari urriaren 1eko agindua betetzea eskatzeko, preso politikoen askatasuna eskatzeko eta espainiar Estatuaren errepresioa salatzeko».
«Urriaren 1ean bozkatu genuen eta irabazi genuen. Orain Kataluniar Errepublika eraikitzea dagokigu», gaineratu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)