Ehunka postu, dozenaka hitzaldi eta milaka lagun elkartu ziren atzo Baionan Alternatiba ekimen arrakastatsuan. Baiona Ttipia, lurraren berotze efektuari zein beste hainbat erronkari aurre egiteko antolatuak diren ehunka elkarteren bilgune bihurtu zen. Denetariko eskaintzak aurki zitezkeen. Sindikatuak, elkarteak, komunikabideak, mota guztietako ekoizleak, langileak, ikasleak aurki zitezkeen bertan.
Sareetan ere oihartzuna izan du ekimenak. Hemen bildu ditugu aurkitutako hainbat mezu eta iruzkin:
#Alternatiba2018 :
— Bizi ! (@bizimugi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
➡ 15 000 pertsonek parte hartu dute orotara
➡ 6 300 pertsona hitzaldietan izan dira
➡ 1 150 laguntzaileek antolatu dute pic.twitter.com/EG6MDyJsVZ
Ebrotik behera begiratzen duzue, negar egiteko. Aturri aldera begira ezazue, irribarre egiteko. Baiona: 50.000 biztanle-15.000 lagun #Alternatiba2018 kari. Madril: 3,2 milio biztanle-10.000 ultraeskuindar #VistaAlegre n. Norberak atera ditzala kontuak. Argazkia: H.Lecompte pic.twitter.com/HS5pntHwUs
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Iritsi da #Alternatiba2018 itzulia Baionara. Alda dezagun sistema, ez klima pic.twitter.com/xcurRw6uA1
— nereaolaso (@Nereolaso) 2018(e)ko urriaren 6(a)
Hitzaldi sorta oparoa Baionako #Alternatiba2018-n. Euskal Herriak jorratu beharreko bideaz aritzeko aukera izan dugu. Hona etorritako hainbat eragileren arabera, Euskal Herriak alternatibak eraikitzeko berezko ezaugarria du: auzolana. pic.twitter.com/xpwYMSxyrT
— #HERRItmoaBIZItu (@sortuEH) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Baiona bizi bizi esnatu da.
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Denak lanean, hitzaldiak prestatzen, eskenatokia, unibertsitatea, #eusko moneta, karrikako elkarrizketak... #Alternatiba2018 BIZItzen!
BiBA zuek! @bizimugi pic.twitter.com/fcKex8QbH2
Gaur Baionan gaude @teketen @amalufm eta @birasuegi talaioskideak #Alternatiba2018 @bizimugi egunean,
— Talaios Kooperatiba (@TalaiosKoop) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Ipar Euskal Herriko kooperatiba eta mugimenduekin harremanak sortzen eta @Olatukoop @koop57_EH eta @KoopFabrika saretzen. #ESE #Koop#euskalherrigintza pic.twitter.com/Xr6qnCUo9L
Amaia Oleaga @AmaluFm.k @Koop57_EH ekarri du #Alternatiba2018.ra, jatorria, ezaugarri nagusiak eta erronkak aurkeztuz.
— mrafundazioa (@mrafundazioa) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Egin zaitez zu ere bazkide! pic.twitter.com/GLgGOhu2Yk
Euskal Herria independente balitz, ez ginateke batere burujabe izango. Elikagaien %85a inportatu behar genuke, eta energia iturri alternatiboen lanketa egin, ezinbestean.
— Naroa E.Gorrotxategi (@naroaelortza) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Baldintza eta baliabide materialak landu behar ditugu.#Alternatiba2018 pic.twitter.com/ZhUMYG0KHB
Euskal Herria independente balitz, ez ginateke batere burujabe izango. Elikagaien %85a inportatu behar genuke, eta energia iturri alternatiboen lanketa egin, ezinbestean.
— Naroa E.Gorrotxategi (@naroaelortza) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Baldintza eta baliabide materialak landu behar ditugu.#Alternatiba2018 pic.twitter.com/ZhUMYG0KHB