Besteak beste bide-seinaleetan agertzen diren hutsune eta akatsak salatuko ditu «Euskararen alde, zuzen» leloa hartuta Aitzinak martxan jarri duen kanpaina desobedienteak. Azken egunotan zer esan handia eman du Donibane Lohizuneko aparkaleku baten seinalean agertzen zen akatsak. Salaketak eta trufak bolo-bolo zabaldu dira #freeeserleku traolaren txapela baliatuta. Akatsa zuzendu ordez, Udalak euskarazko esaldia ezabatu eta frantses hutsean utzi du bide-seinalea, oraindik ere zalaparta gehiago sortuz.
Azkeneko egunetan aski birala bilakatu da sare sozialetan Donibane Lohizuneko Urdazuriko parkineko seinalea. Txiolari euskaldunek harriduraz hartu dute kotxea uzteko toki librea zehazteko «free eserleku» irakurtzea.
«Donibane Lohizuneko itzultzaile automatiko berria gaizki dabil» idatzi zuen twiterren Peio Jorajuriak. «A St-Jean-de-Luz, le traducteur automatique fait des siennes» bota zuen, bere aldetik, Antton Etxeberrik #freeeserleku eta #youareeuskaldun traolak baliatuta. Salaketa publikoari erantzunez euskarazko mezua zuzendu ordez, hori ezabatzea erabaki zuen Udalak, oraindik ere ika-mika gehiago sortuz euskaldunen arteko solasaldietan.
Donibane Lohizuneko itzultzaile automatiko berria gaizki dabil.
— Peio Jorajuria (@otalazt) 2018(e)ko urriaren 4(a)
Free eserleku! pic.twitter.com/ajQgIJo1aS
Ohiko samar dira halako itzulpen akatsak, eta hortaz, Aitzina gazte antolakundeak bere kezka agertu du euskarak izaten duen tokia eta tratamendua dela-eta. Horiek horrela, ikasturte berrian kanpaina berezia garatuko du, «Zuk euskara, euskarak zu!» lelopean, gure hizkuntzari merezi duen tokia emateko. Bide-seinaleetan egiten diren akatsak salatzeko, berriz, «Euskararen alde, zuzen» –C'est votre faute–, leloa baliatzeko asmoa dute.
Baionako Herriko Etxearen aurrean, asteartean eginiko agerraldian, Aitzinak aintzat hartu zuen Euskal Elkargoak euskara lurraldeko hizkuntza gisa aitortzeko iragan ekainean eginiko hautua. Hala ere, «aitortza sinbolikotik harago ofizialtasunaren aldeko borondate politikoa eta ekimen zehatzak» eskatu zituen.
Ondoko hilabeteetan, besteak beste seinaleetan agertzen diren hutsuneak eta akatsak salatzeko ekintzak eginen dituela iragarri zuen Aitzinak. Horrekin batera formakuntza saioak antolatuko dituzte gaztetxeetan Euskaraldia ekimenean «aho bizi» gisara jardungo duten herritarrei zuzenduta.
Konponbide bat aurkitu dute #donibanelohizune-ko itzultzaile automatikoaren arazoarentzat... #blackisbeltza@otalazt @martin_kitto @MediabaskInfo pic.twitter.com/zJRC4oXcNq
— Herri Berri (@HerriBerri64500) 2018(e)ko urriaren 7(a)
Euskaglish hala englikara ?
— bimboire pantxoa (@BPantxoa) 2018(e)ko urriaren 4(a)