NAIZ+

Sareak sutan Guardia Zibila babestera Ciudadanos Altsasura datorrela jakin berritan

Ciudadanos alderdiaren birak Altsasun egingo du geldialdia. Azaroaren 4an bisitatuko du Sakana alderdi laranjak eta harrabotsa eragin du sarean Albert Riverak iragarpenak.

El presidente de Ciudadanos, Albert Rivera, junto a Manuel Valls en una manifestación en Barcelona. (Pau BARRENA/AFP)
El presidente de Ciudadanos, Albert Rivera, junto a Manuel Valls en una manifestación en Barcelona. (Pau BARRENA/AFP)

Ciudadanos alderdiak Altsasu aukeratu du Guardia Zibila babestuko duen ekitaldi bat egiteko. Azaroaren 4an bisitatuko du Sakana alderdi laranjak ‘España Ciudadana’ deitu dion biraren baitan. Guardia Zibilarentzat, «errespetua» eskatu eta Konstituzio espainolaren laugarren xedapen iragankorra —erreferendum bidez, Nafarroa EAEra batzeko aukera ematen duen xedapena— erretiratzea galdegingo du ekitaldi honetan.

Ciudadanosen plataforma horrek antzeko ekitaldiak egin ditu Madrilen edo Bartzelonan, eta atzo Albert Rivera Ciudadanos alderdiko presidenteak iragarri zuen Nafarroara etortzeko asmoa. Altsasu, «konstituzionalistentzat leku sinbolikoa» omen dela defendatu eta 2016ko urriaren 15ean Altsasuko Koxka tabernan gertatutakoa ekarri du gogora Riverak. Haren aburuz, Guardia zibilak «erradikal nazionalisten jipoia jaso» omen zuten orduko hartan eta «udal gobernuaren babespean», gainera.

Nafarroako Parlamentuko azken hauteskundeetan 47 boto eskuratu zituen alderdi honek Altsasun. Haatik, azaroaren 4an «gizarte zibilaren ordezkariek eta heroi anonimoek» beteko omen dute Altsasu.

Harrabotsa eragin du Ciudadanosen iragarpenak eta gehienek «probokaziotzat» jo dute hitzordua. Hona hemen sarean aurkitutako erreakzio batzuk: