Bilboko Ahobizi eta Belarripresten argazki erraldoiarekin hasiko da eguna 12.30ean Zubizuri zubian. 12.30etik 14.30era txarangak, trikitilariak eta kale animazioak egongo dira Ledesma kaletik abiatuta, eta 13.00etan umeentzako puzgarriak jarriko dira Deportivo pilotalekuan.
15.00retan bazkari erraldoia egingo da Deportivo frontoian (Errekalde Zumarkalea28). Txorizoa sagardotan, makailu entsaladan, txahal-sukaldia eta tiramisu tarta izoztua izango da menua, baina aukera begetarianoa egongo da ere. Bazkalostea Nafar Kantu taldeak girotuko du. Bazkariaren prezioa 13 eurokoa da langileentzat eta 10 euro langabetuentzat.
Bukatzeko, Itxiera Ekitaldia egingo da Kafe Antzokian 18.30ean Yogurinha Borova eta Garilak 25 musika taldeen kontzertuekin.
Honetaz aparte, Abenduaren 3an Bilboko leku askotan ekimenak egingo dira Euskararen Eguna ospatzeko.