![Urtarrilaren 12ko manifestazioetarako deia etxez etxe banatzen Urruñan. (@LarraitzOtazo)](/media/asset_publics/resources/000/564/302/article_main_landscape/larraitz-otazo.jpg)
Ohar bateratua kaleratu dute Ipar Euskal Herriko alderdi politiko gehienek urtarrilaren 12ko 'Orain presoak' manifestaziora deituz. Bertan dira PSren departamentuko ordezkaritza, Modem eta UDI alderdi zentristenak, France Insoumiserena eta Benoit Hamon PSrekin presidentetzarako hautagai izan zenaren Generation.s ere. EELV berdeak eta EH Bai eta EAJ abertzaleek sinatu dute oharra.
ETAren armagabetzea eta desegitea aipatu dituzte oharrean eta horren ondotik diote «presoen egoera tratatzeko garaia dela» eta «Euskal Herriak bere aniztasunean» aldarrikatzen duela, «giza eskubideak aplikatuak izan daitezen eskatzen du, besterik ez».
Sinatzaileen arabera «presoen egoera kontuan hartzea eta biktima guztien sufrimendua ere ezinbesteko baldintzak dira Euskal Herrian bake indartsu eta iraunkor bat plantan ezartzeko». Alderdiek oharrean diote ez dituztela «iraganeko zauriak alde batera uzten» baina «etorkizuna modu lasai eta bare batean» eraiki nahi dutela.
Iazko Parisko manifestazioa gogoratu ostean urtarrilaren 12an Baionan izango den manifestaziora joateko deia egin dute.
3 zutabeen martxa iluntzean
Herriz herri Baionan eta Bilbon urtarrilaren 12an izango den manifestaziorako ekimenak egiten ari dira. Gaur, adibidez, '3 zutabeen martxa' antolatu dute Hendaian, Hondarribian eta Irunen. Herri bakoitzetik zutabe bana abiatuko da 19.00etan (Gernikako arbolatik Hendaian, Zubi-Muxutik Hondarribian eta Urdanibiatik Irunen). Ekitaldi bateratua egingo dute ondoren Irungo Luis Mariano plazan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)