NAIZ+

Plateruenako hormak gainditu eta sareak ere konkistatu dituen Berri Txarrak taldearen ‘Maravillas’

‘Beude’ kontzertu sorta eskaintzen ari da Berri Txarrak taldea, bere ‘Ikusi Arte Tour 2019’ biraren barruan. Atzo, Durangoko Plateruenan izan ziren eta bertan grabatutako bideo honek hormak gainditu eta sareak ere konkistatu ditu.

Berri Txarrak
Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak Durangoko Plateruenan eskainitako kontzertuko momentu hunkigarrienetakoa izan zen 'Maravillas' abestia. Gorka Urbizu abeslariak, gitarra hartuta publikora jaitsi, eta ikusle guztiekin abestu zuen.


Berri Txarrak taldea buru belarri dabil otsaila eta martxoan Euskal Herriko areto eta gaztetxeetako kontzertu sortarekin. Pasa den abenduan, 25 urteko ibilbidearen ostean, «etenaldi mugagabea» egitea erabaki du Berri Txarrak taldeak. Agur esateko, baina, 2019an zehar ‘Ikusi Arte Tour 2019’ egingo zutela iragarri zuten. Hasiera batean bira itxiko duten Iruñeko Arena aretoan emango zuten kontzertu erraldoiak iragarri zituen. Aste batzuk beranduago baina, mundu mailako biran Euskal Herriko gaztetxe eta areto txikiek leku berezia izango zutela esan eta beste 12 kontzertu iragarri zituzten. Haietako bat da atzo Durangoko Plateruena antzokian eskainitakoa.

Anbotok eman du kontzertuko momentu hunkigarrienetariko honen berri, Gorka Urbizu abeslaria gitarra hartuta publikora jaitsi zenekoa.

Ibilbide luze baten ostean, «etenaldi mugagabea» egitea erabaki du Berri Txarrak taldeak. «Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut. Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da», adierazi zuen abenduan Gorka Urbizuk ohar baten bidez.