Altsasu txiki geratu zen atzo eta elkartasunak gainezka egin zuen bere karrika eta plazetan. Altsasuko gazteei babesa adieraztera joandakoek manifestazioaren ibilbidetik kanpo zeuden kaleak ere bete zituzten. Auzitegi Nazional espainolak orain bi aste 13 urte arteko espetxe zigorrak berresteko hartu zuen erabakia salatzera bertaratu ziren dozenaka mila herritar, auzipetutako gazteei, haien gurasoei eta Altsasuko herriari elkartasuna erakutsiz.
Altsasu Gurasoak plataformak antolatu zuen mobilizazioa eta biziki hunkituak agertu ziren ibilbide osoan zehar. Altsasura bertaratutako lagun guztiei eskerrak eman eta eman aritu ziren bai ekitaldian, eta baita ondoren ere, sare sozialak medio.
1:00 AM #Altsasu
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2019(e)ko martxoaren 25(a)
No será una fecha fácil de olvidar. Las calles abarrotadas durante el día ahora descansan.
Hoy nuestros hijos suman 861 días en la cárcel. Mañana la cifra seguirá subiendo, pero gracias a vosotras esta noche nos metemos a la cama con una sonrisa. pic.twitter.com/2EIyVNSrFI
Gure bihotzetan gordeko dugu gaurko eguna. Gertu sentitzen zaituztegu, oso gertu!! Ez dugu inoiz hainbeste maitasun bueltatzeko modurik aurkituko... MILA ESKER!!#AltsasukoakASKE #Altsasu ⬇️ pic.twitter.com/T9tMJIKC1X
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Altsasuko herria inguratzen duten errepideetan autoilara luzeak sortu ziren goizeko 10.30tatik aurrera, autoetan eta autobusetan iritsi ezinik gelditu ziren herritarrei ere mezua helarazi nahi izan diete Altsasuko gazte auziperatuen senideek.
ESKERRIK ASKO!!
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Mensaje de @Altsasugurasoak para todas y todos los que os habeis acercado a #Altsasu. Sois muestra de solidaridad y dignidad. MAITE ZAITUZTEGU!! #AltsasukoakAske ⬇️ pic.twitter.com/2Zfu7X7G3z
Las entradas al pueblo están colapsadas. Vuestra solidaridad nos ha desbordado. #Altsasu pic.twitter.com/oz8rFYuJFL
— Altsasu gurasoak (@Altsasugurasoak) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Une hunkigarriak bizi izan ziren atzo Sakanako herrian. Haietako bat manifestazioa ibiltzen hasi orduko gertatu zen, Altsasuko gazte auziperatuen gurasoak ibiltzen hastearekin batera txalo zaparradaren oihartzuna herrian barrena zabaldu zen. Ibilbide osoan zehar izan ziren txalotuak senideak.
Zubia pasatzeko unea hunkigarria izan da. #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/okyDTryu5S
— Guaixe (@guaixe) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Manifestazioaren amaieran ‘Aurrera Altsasu’ abestia aho batez abestu zuen Sakanako herriak. Asko izan ziren unearekin hunkitu zirenak.
Txarrenari onena atera diozu, #AurreraAltsasu!!#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/DMMqw0ZAYC
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Sareetan ere elkartasun uholdea nabaritu zen eta #AltsasukoakAske traola nabarmen erabili zen egun osoan zehar.
Si grita #Altsasu, grita Euskal Herria#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/cMBYUA4NMC
— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ 落 (@erreharria) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Esta es la respuesta del pueblo de Altsasu a unas sentencias en las que la ideología de los procesados se esgrime como prueba criminal y para las que se han saltado las garantías de competencia e imparcialidad del tribunal. https://t.co/wDO7dXMiO7
— Arturo Puente (@apuente) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Txiolarien artean aurpegi ezagunak aurkitu ditugu, hala nola Osasuna taldeko Endika Irigoien jokalaria, Athleticeko Mikel San Jose, Joseba Azkarraga edo Zuriñe Hidalgo abeslaria, adibidez.
Injustiziei aurre egiteko elkartasuna, zuekin gaude !! #AltsasukoakASKE #justizianahidugu !! pic.twitter.com/wyWFlv5jYw
— Endika Irigoien (@endikakoi) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Eutsi #Altsasu, zuekin gaude! @Altsasugurasoak #AltsasukoakASKE #EzDaJUSTIZIA pic.twitter.com/XBgaxjkYKD
— Mikel San José (@mikelsanjo6) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Hoy, en Altsasu,decenas y decenas de miles de personas, pacifica, democráticamente y con la sonrisa en la cara, hemos dicho a esta justicia corrupta que vamos a plantarles cara y no vamos a parar hasta que los jóvenes presos vuelvan a sus casas
— Joseba Azkarraga (@josebaazkarraga) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Aurrera Altsasu ❤️ #AltsasukoakASKE pic.twitter.com/D9MBi0nAem
— Zuriñe Hidalgo (@ZuriHidalgo) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Atzokoan elkartasuna adierazi zietenen artean ere, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia dago.
Tot el meu suport als joves d'Altsasua, i tot l'afecte a les seves famílies. Que ningú no oblidi aquesta injustícia @Altsasugurasoak https://t.co/iEW0stBR45
— Carles Puigdemont (@KRLS) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Puigdemonten hitzek beste hainbaten isiluneak agerian jarri dituela iritzio zion EH Bilduko parlmentari Maddalen Iriartek.
Mezu hauek ikusita, isiltasun batzuk askoz ozenago entzuten dira.#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/fsPvTrN752
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Komunikabide espainoletan manifestazioak izandako oihartzun eskasa salatu dute beste askok. Twittereko @miquinta1 erabiltzaileak karaktere gutxi behar izan ditu alderaketa ikusgarriak mahaigaineratzeko. Riverak Altsasun egindako ekitaldia, Casadok Indarekin batera Koxka Tabernan egindako elkarrizketa eta atzoko manifestalldia ditu hizpide ia hamar mila like eskuratu dituen txio honek.
Rivera va a Altsasu a sacar una bandera y abre telediarios.
— Elisa (@miquinta1) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Casado acude a Altsasu para hacerse una foto y llena las tertulias.
60.000 personas se manifiestan en Altsasu porque 8 jóvenes llevan 860 días en la cárcel por una pelea de bar, y ni pío.
Pues eso.#Altsasu
Eneko Lazkoz bertsolariak ere gogoan izan zituen Altsasuko gazteak larunbatean, mobilizazioaren bezperan, jokatu zen Nafarroako bertsolari txapelketako finalean. Bukaerako agurrak zeresana eman du sare sozialetan ere.
Hamaika modu esateko#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/To4NqI804Y
— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ 落 (@erreharria) 2019(e)ko martxoaren 24(a)
Italian ere oihartzuna izan du mobilizazioak, izan ere Askapenak zabaldutako txio honen arabera bertan ere batu ziren Altsasuko herriarekin elkartasunez.
Italiatik elkartasun keinua!#NoEsJusticia#AltsasukoakASKE pic.twitter.com/o6MC3hr7Ha
— Askapena (@Askapena) 2019(e)ko martxoaren 24(a)