NAIZ+

Aterperainoko pausoak marrazten

Martindozenea aterpetxerako bidea nola seinaleztatu duen eman du aditzera Irungo Harrera Sareak bideo batean.

Bart gauean jarri zituzten panela eta oinatzak Irungo Harrera Sarekoek, etorkinei Martindozenearako bidea erakusteko. [Amaia OCA].
Bart gauean jarri zituzten panela eta oinatzak Irungo Harrera Sarekoek, etorkinei Martindozenearako bidea erakusteko. [Amaia OCA].

Migratzaile ugari Irunera iristen da, noraezean, ongizate eta ihes bila ihesean. Asko gauez iristen dira eta ez aurrera ez atzera ibiltzen dira ezagutzen ez duten hiri batean galduta. Pasa den astetik aurrera, baina, Martindozenea aterpetxerako bidea seinaleztatua aurkitzen dute. Irungo Harrera Sareak ipini du argibide taula herriko tren eta autobus geltokian, herri ekimenez.

Seinalizazioa nola egin zen zabaldu du orain Irungo Harrera Sareak bideo eder honekin.

Geltokitik Martindozenerako bidearen seinaleztatzea // Señalización del camino desde la estación hasta Martindozenea from IrungoHS on Vimeo.