NAIZ

Korrika 21 [Zuzeneko Jarraipena]

Euskararen aldeko lasterketak, apirilaren 4an Garesetik abiatu eta hamaika egunez Euskal Herria alderik alde eta arineketan igaro ostean, Gasteizen izan du amaiera gaur eguerdian, horrelako tamainako ekimen batek merezi duen moduan. Jendetza bildu da Andra Mari Zuriaren plazan Maialen Lujanbiok idatzi duen azken mezua entzuteko. Euskara ez dela «euskararen gauzetarak aplikazioa» eta herri honen «sistema eragilean» behar duela aldarrikatu du.

Mertxe Mugika eta Maialen Lujanbio, oholtzara igotzen. (KORRIKA)
Mertxe Mugika eta Maialen Lujanbio, oholtzara igotzen. (KORRIKA)