Txapelketa hasieran zeuden 170 lehiakideetatik, soilik 24 geratzen dira, (16 mutil eta 8 neska), eta egunaren amaieran oraindik lehian jarraituko duten surflariak askoz ere gutxiago izango dira. «Gaur ahalik eta txanda gehien egingo ditugu, bihar goizean itsasgora baliatuz finalak egin ahal izateko», azaldu du Oier Illarramendi lehiaketa zuzendariak.
Txandek aurrera egin ahala geroz eta zailagoa da aurrera egitea, Europako zein mundu osotik etorritako surflariak ari baitira lehian, baina badira oraindik emaitza onak lortzeko aukera duten euskal lehiakideak.
Aritz Aranburu eta Ruben Vitoria zarauztarrak, esaterako, bikain aritu dira goizean eta lehen postuan pasa dute 4. erronda. Julen eta Ethan Egiguren anaiek, ostera, maila altua erakutsi dute, bira indartsuak eta ariketa garbiak egin dituzte bi oiartzuarrek, baina arerioen maila ere oso altua zen eta kaleratuak izan dira.
Nesken kategorian, Leticia Canales bilbotarrak lehen postuan pasa du hirugarren erronda. Ordea, Nadia Erostarbe, txapelketa honetako lehiakide faboritoak, Janire Gonzalez Etxabarri zumaiarrak eta Ariane Ochoa bilbotarrak, ez dute final laurdenetarako pasea eskuratu.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
