Altsasun 168 polizia kontrol izan dira urtarriletik apirilera. Altsasuko kaleetan Ospa mugimenduak jarritako karteletan ageri denez, aurtengo lehen lau hilabetean 168 kontrol zenbatu dituzte Sakanako herrian. Datu horien arabera, 1,4 kontrol leudeke egunero 7.800 biztanle dituen Altsasuko herrian.
Datuak ere aletzen dira kartelean, Foruzaingoak jarri zituen kontrol horietako 105, eta Guardia Zibilak beste 63. Poliziaren kontrol hauek ere zein zonaldetan ipintzen diren azaltzen da afixan. Iruñeko, Gasteizko eta Donostiako irteeretan jarri ohi dituzte poliziek kontrolak,—Iruñerako bidean jarri dituzte gehien—. Baina bereziki, herrian barna ezartzen dituzte aipatutako kontrolak. Lau hilabete hauetako 168 kontroletatik 64 gertatzen dira herri barruan ezartzen diren espazioetan.
Urtarriletik apirilerarte 168 polizia kontrol jasan ditugu herrian, INJUSTIZIA eta JAZARPENA mantentzeko ezinbesteko neurriak Estatuarentzako, desmilitarizazioaren borroka pizteko beti buruan edukitzeko datuak #AldeHemendik #Altsasu pic.twitter.com/1qICwc1JmH
— momotxorroak (@momotxorroak) 2019(e)ko maiatzaren 11(a)
Ospa mugimenduak datuak jakinaraztearekin batera, «errepresio indar guztiak» herritik ateratzeko eskatu du berriz ere. Twitterreko @momotxorroak erabiltzaileak zabaldu du kartela sare sozialetan.