Elkartasunak eztanda egin zuen atzo Donostiako Illunbe plazan. Auzolan izugarri batek zezen plaza eraldatu eta musika akordeei eman zien bide, prentsa eta adierazpen askatasunaren alde.
Hamar mila entzuleren aurrean tope ibili ziren hiru oholtzetara igotako musika taldeak. Haientzako plaza berezia izan zen atzokoa eta hala eskertu nahi izan dute sare sozialetan.
Egun on Euskal Herria!
— Hesian Taldea (@hesiantaldea) 2019(e)ko ekainaren 10(a)
Atzokoa Donostian brutala izan zen. 10.000 lagun prentsa eta adierazpen askatasunaren alde.
GORA HERRIA!♥️@naiz_info pic.twitter.com/0oCewApAEh
Itzel Donostia, aurrera @garanet #ikusiartetour #donostiaarena #expoliogara ( @IzarrenAzpian) pic.twitter.com/oRMlb1FNyl
— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2019(e)ko ekainaren 10(a)
#EXPOLIOGARA
— Liher (@Lihertaldea) 2019(e)ko ekainaren 10(a)
Izugarria izan zen atzokoa!!!
Biba zuek!!
Gora gure komunikabideak!!
⚫️⚫️⚫️⚫️ @naiz_info @garanet pic.twitter.com/krbdonCsz1
Elkartasun eguna Donostin! Erantzun izugarria... Eskerrik asko!!! @NAIZirratia @naiz_info #expoliogara #zeinerrazatour @BagaBigaeus @jkgoiko pic.twitter.com/Mls1HJfBNM
— En Tol Sarmiento ETS (@EnTolSarmiento) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Fermin Muguruza abeslariak ezin izan zuen bertan egon, baina elkartasun mezua zabaldu zuen sarean.
Kanpoan nago baina Donostiako kontzertuan izan nahiko nuke GARAren aldeko musikariekin bat eginez. Halere, ordezkari bat izan dut @LaFuriaRap arekin.
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Hitz egin, adierazpen askatasunarengatik!@naiz_info #expolioGARA pic.twitter.com/LsJc9bpldU
Musika tresnen laguntzarik gabe, bere mezua lau haizeetara zabaldu zuen Jon Maia bertsolariak. Prentsa askatasunaren alde botatako segidilla itzela izan zen eta zeresana eman zuen sarean:
#ExpolioGARA Atzo Illunben Jon Maia bertsolariaren segidilla entzuteko aukera izan ez zenuenoi, hementxe duzue: https://t.co/YUsxgkKIWJ pic.twitter.com/rPHMyzM7gW
— naiz: (@naiz_info) 2019(e)ko ekainaren 10(a)
Jon Maiak berak ere eskertu du izandako oihartzuna:
Plazerra izan da han bildutako milaka lagunek bezalaxe nere alea jarri ahal izatea eta indar horren parte izatea #BesteMunduBatPosibleDa #expoliogara
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Jon Maia bertsolariaren hitzak - https://t.co/WLilr5zcMh @naiz_info
Musika nagusi izan bazen ere, Illunbeko plazaren inguruan bazen jan eta edana. Jendeak bapo gozatu zuen paella, talo, hanburgesa edo pizza eskutan.
Giro ederra kanpoko gunean #ExpolioGARA pic.twitter.com/q3q5YrYm8M
— iker bizkar (@GARA_ikerbizkar) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Gure Esku herri mugimenduko kideek lan andana izan zuten taloak eginez.
Gure Esku Talo postua Illunbe kanpoan, zuen zain. #ExpolioGARA pic.twitter.com/wI7HPukh2y
— Gure Esku (@Gure_Esku) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Auzolan izugarri batek egin zuen posible atzoko antolakuntza guztia. Egunean bertan 700 boluntariok baino gehiagok lan egin zuen jaialdiak zituen behar guztiak betetzeko.
Turnomania, hurrengo txandako bolondresak prest #expolioGARA pic.twitter.com/BL463jMFjS
— Nagore Belastegi (@Belastegi) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Zorionak antolakuntza osoari,
— Naroa Mendizabal (@Naroamendizabal) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
izugarria izan da!! #expolioGARA pic.twitter.com/0tnBMZXrIw
Sareetan oihartzun zabala izan du jaialdiak. Herritar ezagunek eta ezezagunak euren esker ona zabaldu dute.
Prentsa eta adierazpen askatasunaren alde batu gara. Ez gaituzte isilduko! // Por la libertad de expresión no nos callarán!#ExpolioGARA pic.twitter.com/phfDdHCBNC
— Mikel San José (@mikelsanjo6) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Zein ederra zaren #EuskalHerria!
— David Mangado Aranda (@DMangadoAranda) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Kriston eguna izan da!
10.000 lagun baino gehiago gaur prentsa eta adierazpen askatasunaren alde!
Ez gaituzue geldituko inoiz!@naiz_info @garanet aurrera!#ExpolioGARA pic.twitter.com/aCMyGPskno
GARA eta NAIZeko langileak pozarren agertu dira sareetan.
Mila esker, benetan.
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) 2019(e)ko ekainaren 9(a)
Bandak, artistak, bolondresak, profesionalak, langileak, harpideak, kolegak, lagunak... #Hamarmilaesker
¡Qué potencia! ¡Qué país!
Gracias a todo el mundo. Este día no lo olvidaremos nunca.#ExpolioGARA https://t.co/AQhuR7Wr7s
Ez dakit kontziente zareten, musikari, boluntario eta publiko, nolako indarra eman diguzuen egunero @garanet eta @naiz_info egiten dugun guztioi. #Hamarmilaesker #ExpolioGARA pic.twitter.com/ZtmZ12i6DU
— Beñat Zaldua (@zalduariz) 2019(e)ko ekainaren 9(a)