Bilbao BBK Live jaialdiaren 14. edizioa uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da. Aurten, jaialdiak 12 agertoki izango ditu eta horietatik 7 Kobetamendiko jaialdiaren eremuaren barruan egongo dira. Berritasun bezala, antolatzaileek agertokiei euskarazko izenak jartzea erabaki dute.
NAGUSIA izena daraman agertokian Estatu espainiarrean eskainiko duen kontzertu bakarra egingo du The Strokes taldeak. Toki berean izango da Liam Gallagher, Oasis taldeko kide ohia eta azken urtean bere famenko eta hip hop nahasketarekin aparteko arrakasta izan duen Rosalia. Weezer, Hot Hip taldea, Vetusta Morla eta Brockhampton hip hop kolektiboa ere bertan izango dira.
BESTEAN agertokian berriz, Thom Yorke Tomorrow’s Modern Boxes taldekoak, Radiohead taldeko buruaren proiektu paraleloarekin; The Good, The Bad & The Queen, Damon Albarn-en superbanda; Nils Frahm kontzertu berezi batekin; Suede disko berriaren aurkezpenarekin; Idles; The Blaze eta Vince Staples izango dira.
Agertoki TXIKIAn, The Voidz, Julian Casablancas-ek The Strokes taldearekiko paralelo duen proiektua; Slaves, Mueveloreina eta Pony Bravo. GORA! agertokiko karpan, Nicola Cruz eta Yaeji, Sleaford Mods edo Jonathan Bree izango dira.
FIRESTONE izendaturiko agertokian Delaporte, Baiuca, Lester y Eliza, Georgia, Perro edo Boy Azooga.
BASOAn elektronika izango da. Lehen gaua LGTBI kolektiboari eskainia. LASAI agertokian berriz, erritmo mantsoagoak izango dira.
Jaialditik azaldu dutenez, jaialdiko kanpalekuan ere musika izango da Akelarre programazioarekin eta Bereziak ekimenaren bidez, hirigunera eramango dituzte emanaldiak. Anny B Sweet, Cariño, The Intergalactic Republic of Kongo edo Venturi izango dira arituko diren artistetako batzuk.