NAIZ+

Dantza, aldarrikapena eta sua, San Joan bezperan

Udako solstizioa ospatzeko, urteko txar guztiak uxatzeko edota ikasturteko apunteak erretzeko su mordoa piztu ziren atzo iluntzean Euskal Herri luze zabalean. Sare sozialetara ere heldu da suaren itzala. 

 Sare sozialetara ere heldu dira suen irudi eta bideoak.
Sare sozialetara ere heldu dira suen irudi eta bideoak.

Hiri giroan edo mendi puntan, hondartzan edo kalean, ehunka su piztu ziren atzo Euskal Herri luze zabalean. San Joan egunaren atarian, suaren beroan udako solstizioa ospatu zuten han eta hemen. Sare sozialetara ere heldu dira suaren txinpartak.

Dantzek pisu handia dute San Joan Suaren ospakizunean. Andoainen, adibidez, Urkiko dantzariek Bizkaiko zenbat dantzekin emanaldia osatu zuten San Joan suaren inguruan.

Kukai Dantza konpainiako Jon Mayak ere Errenteriako, bere herriko, San Joan suaren ospakizuneko irudia partekatu da sarean. Berezia izan zen atzokoa.

Aizpea Otaegi Errenteriaka alkateak bere Facebook perfilean adierazi bezala, lehen aldia da Errenteriak emakumezko alkate bat duela, eta gainera, Ereintza Dantza Taldeko Maddalen Arenaza izan zen San Joan suan ohituraz dantzatzen den Soka Dantzako sokaburua.

Mayak bat egin zuen berdintasunaren bidean bere herrian azken urteetan izandako aurrerapausoekin; «Ez gizonik, ez emakumerik... Soilik denak dantzariak! #berdintasuna #ekintzetatik Ez da albistea, errealitatea da», zioen mezuan.

Aldarrikapenak ere izan ohi du lekua San Joan suan. Andoainen eta Irunen urrun dituzten euskal presoak izaten dituzte gogoan sua pizterakoan.