Galder Barbado amurrioarra aske geratu da gaur eguerdian, Darocako espetxetik aterata. Epaiketaren zain eta 6.000 euroko isuna ordainduta, baldintzapeko askatasunean dago Barbado, asteartean Aitor Zelaiarekin gertatu bezala. Senide eta lagunak zain zituen Barbadok espetxe atarian eta dagoeneko Amurriora bidean da.
Otsailean atxilotu zituzten Barbado eta Zelaia, bi gazteak Duranan agertu zen eta lehergailuak egiteko materiala omen zuen bidoi batekin lotuz. Epailearen aurretik pasatzerakoan bidoi harekin inongo erlaziorik izatea ukatu zuten biek.
Hala ere, epaileak Soto del Realeko espetxera bidali zituen. Handik Darocara lekualdatu zituzten, non lau hilabete inguru eman dituzten preso.
Euskal Herria
El portavoz del PNV en Getxo ocultó que estaba en el proyecto de lujo que derribó el palacete
Euskal Herria
Un hombre mata a Yaneli Gonzales, una mujer de 31 años, en el barrio bilbaino de Santutxu
Euskal Herria
Fallece el hombre que se arrojó por el balcón en Bilbo tras acuchillar a sus padres
Fútbol
Investigan la muerte de un hombre cuando accedía al estadio de Anoeta
Euskal Herria