G7-EZ! plataformako kideak lau gune nagusietako azken prestaketa lanak amaitzen ari dira. Kanpalekuan, Fikoba eta Varietes zinemako konferentzia aretoan, zein «gune intergalaktikoan» eta Gazte Gunean, azken «ukitu lanak» egiten ari dira, datozen egunetan izango diren hitzaldi eta tailerrak ahalik eta modu egokienean gauzatu daitezen.
Hendaiako Kaneta portuan, Notre Dame de Landeseko zadisten eremu intergalaktikoan, tailerrak eta biomerkatua izango dira. Handik gertu, elkarren ondoan dauden Hendaiako Eskola Publikoan eta Ikastolan, Gazte Gunean ere tailer eta hitzaldi andana izango da. Antolaketa lanetan ari den Aitor Servier gazteak, «jende guztia» haien gunera gerturatzeko deia luzatu du, baina batez ere, «gazteei zuzentzen zaie deialdia».
Contenido patrocinado
Luis Cañas, la esencia de Rioja Alavesa en las tiendas de EROSKI
Mundo
Ultras del Maccabi, golpeados en Amsterdam tras provocar gritando «muerte a los árabes»
Mundo
«Antes teníamos una vida difícil; ahora, todo se acabó»
Euskal Herria
‘Naparra’, una esperanza que no se extingue ni en ‘16.060 días’
Mundo