Athleticen gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako jokalariak elkarrekin ari diren argazkia zeresana ematen ari da zale zuri-gorrien artean. Iker Muniainek edo Ibai Gomezek astelehen gauean igo zuten irudia beren twitter kontuetara.
Jokalarien arteko harreman onaren erakusle edo emakumezkoen taldea hitzarmen kolektiboa lortzeko egiten ari den lanaren aldeko babes bezala interpreta daiteke irudia. Hainbat jokalarik, Williams edo San Josek esaterako, sostengua agertu izan diete.
Aritz Adurizek Superkopa irabazi ostean Bilboko Udaletxeko balkoitik hitza hartu zuenean aipatutako lagun kuadrila ere ekartzen du gogora argazkiak.
Sare sozialetan eztabaida piztu duena aldiz, Iñigo Martinezek eskuan duen botila izan da.
Broma eta esamesen artean, goizean erantzun du Iñigo Martinezek bere kontu propioan igotako argazkiarekin. Ondarrutarrak umore onez hartu du eta Gozategi taldearen kantaren pasartea gogora ekarri du: «ta zer ondo pasatu nun, hura gaua atzokoa...
Ta zer ondo pasatu nun
— Iñigo Martinez (@InigoMartinez) November 5, 2019
hura gaua atzokoa... #aupaathletic pic.twitter.com/f7PG4Ah6kO