Maiatzetik hitzartuta zuten emanaldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aurreko udal gobernuarekin, baina Navarra Sumak bertan behera utzi du ikuskizuna, erabakia hartzera bultzatu zuen arrazoien inguruko azalpenik eman gabe. Euskal txiolariek ez dute itxaron erabaki horren aurkako haserrea adierazteko, baina, hori bai, beti irriaren aldeko dei eginez.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizuna atzera bota du @Iruna_udala k.
— ɐᴉɹɹɐɥәɹɹә@ 落#I16MakroEpaiketa (@erreharria) November 14, 2019
Inoiz baino gehiago,
kolorea eman mundu grisari
@KatxiporretaEus pic.twitter.com/CtjwNwoR9W
Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek zabaltzen dituzten askatasun, berdintasun eta maitasunean oinarritutako gizarterik ez dute nahi, are gutxiago guzti hori euskaraz zabaltzen badute. Elkartasun osoz, gora @irrienlagunak
— Agurne Gaubeka (@gaubeka) November 15, 2019
Iruñeko Udalak bertan behera utzi du Pirritx, Porrotx eta Marimototsek azaroaren 29an Baluarten eskaini behar zuten Bizi dantza ikuskizuna.
— (@aurrerabolie) November 14, 2019
Ez da lehen aldia gure pailazoak kriminalizatzen dituztena.
Ilargiraino eta buelta maite zaituztegu!! #utzibakeangeurepailazoak pic.twitter.com/lfg9swuvNK
Nafarroako «euskalfobia» salatu dute batzuk, zentsura besteek, eta Udalak erakutsi duen euskararen kontrako jarrera gaitzetsi dute.
Nafarroan euskalfobia prosezuaren abiapuntuak:
— Mikel Terrones (@mikel_terrones) November 14, 2019
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskisunaren deuseztatzea.
Navarra Sumaren bozkekin eta PSNren abstentzioarekin, euskaraz dauden liburu guztiak aztertzearen umekeria.
Hizkuntzarekin batera, irribarrea ere kendu nahi digute. pic.twitter.com/Ix01rcFCYn
Enrique Mayak berean jarraitzen du euskararekin zerikusia duen edozer kentzen edo debekatzen. Oraingoan Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna. Zer erru dute haurrek zuen euskararekiko gorrotoaz? Euskara gurea da, eta ez diguzue kenduko. Aski da!
— Oier Balda (@oierbaldoo) November 15, 2019