![III. Argitalpen Azoka azaroaren 20tik 24ra egingo da, Iruñean. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/655/274/article_main_landscape/edizio_azoka_irunea.jpg)
Nafarroako arteen 948 Merkatua ekimenarekin bat eginez abiatu zen, 2017an, argitaletxe eta diskoetxe nafarrek euren produktuak jendarteratzea helburu duen lehen Argitalpen Azoka. Orduko hartan Geltokin izan zen hitzordua, iaz Sarasate Pasealekuak hartu zuen testigantza eta aurten ere bertan egingo da III. Argitalpen Azoka, azaroaren 20tik 24ra bitartean.
«Azoka honen bidez, nafar argitaletxeek eta diskoetxeek Nafarroan argitaratzen duten funtsa ikusaraztea da asmoa; horrela, urtean behin behintzat, herritarrek eskura izanen dute horien ekoizpen osoa, ez baita oro har horretarako aukera handirik egoten», azaldu dute antolakuntzatik, eta euren eskaintza jendaurrera eramateaz batera azoka «Nafarroako gaien erakustazoka» ere badela nabarmendu dute, «tokiko historia, kultura, etnografia, artea, ekonomia, gizartea, kirola eta abar biltzen dituzten liburuak egonen baitira, gure errealitate hurbilaren adierazle».
Azokak asteazkenean, hilak 20, irekiko ditu ateak, 18.30ean, eta hurrengo egunetan 10.30etatik 14.00etara eta 16.30etatik 20.30etara egongo da zabalik.
Liburu eta disko eskaintzaz batera, azokak ematen dituen aukerak baliatuz, Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak hainbat solasaldi antolatu ditu. Edizioaren eta kulturaren munduko adituak mintzatuko dira hitzaldi horietan, «edizio independenteari balioa eman nahian, horixe baita askotariko argitalpenak sortzeko oinarrizko ardatza».
Esate baterako, azokaren inaugurazioaren bezperan, azaroaren 19an, Paulo Slachewsky (Alianza Internacional de Editores Independientes), Silvia Aguilera (LOM argitaletxea, Txile) eta Alfonso Serrano (La Oveja Roja argitaletxea, Madril) argitalpen independenteez ariko dira solasean, Txalapartako Mikel Buldainen gidatuta (18.30, Geltoki Aretoa).
Hurrengo egunean, hilak 20, ‘Nafarroako Liburuaren Mahaia. Etorkizuna eta geroa’ garai helduko diote Idoia Sobrinok (Nafarroako Bibliotekarien Elkarteko presidentea), Miguel Izuk (Nafarroako Idazleen Elkarteko kidea) eta Pablo Abarzuzak (Nafarroako liburuzainen Diego de Haro elkarteko kidea), Nafarroako Editore Independenteen presidente Aritz Otazu gidari dutela (Argitalpen Azokako karpa, 19.30).
Horiez gainera autoreekin egoteko aukera, solasaldi gehiago eta liburu aurkezpenak ere egongo dira. Egitarau osoa Nafarroako Editoreen Elkartearen webgunean dago kontsultagai.
![Raimundoelcanastero2022](/media/asset_publics/resources/001/051/685/article_thumb_horizontal/raimundoelcanastero2022.jpg)
UPN quiere censurar a Raimundo el Canastero en las fiestas de Tafalla
![Donostia-faxismoa](/media/asset_publics/resources/001/144/019/article_thumb_horizontal/donostia-faxismoa.jpg)
Donostian «gora doan» arrazakeria eta faxismoarekin amaitzeko deia egin dute 35 eragilek
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)