#EuskararenEguna traolarekin askotariko mezuak zabaltzen ari dira herritarrak eta eragileak sare sozialetan. Zorionak ematen dituzte, egiteko dagoen lana nabarmentzearekin batera. Ez dute ahantzi Nafarroaren Eguna ere badela: «Euskarak egiten gaitu nafar, Nafarroak egiten gaitu euskaldun».
«Gaur, ere bai! Euskaraz bizi nahi dut», egin du aldarri Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak. Arabako Aleak irakurraldi batekin ospatu du eguna. Eta Koldo Martinez Madrilgo Senatuko Nafarroako ordezkariak, euskaraz ireki du saioa.
Hoy en el dia de Navarra y del Euskera @komaur koldo senador por Navarra, abriendo la sesion del senado en Euskara y en castellano. Gaur Nafarroa eta Euskararen egunean koldo Martinez, senataria Nafarroatik, senatuaren saioa irkitzen euskaraz eta gaztelaniaz.@Sarrigurenweb pic.twitter.com/aWn08XNM23
— alfonso (@alfonsoetxebe) December 3, 2019
Euskaltzaleen Topaguneko Itsaso Lekuonak, berriz, honako gogoeta egin du kafea hartzen ari zela.
#EuskararenEguna kafetegian gosaltzen hasi dut. Nire ondoren sartu diren guztiek ere euskaraz eskatu dute. Horrek harridurarik sortzen ez duenean ez da euskararen egunik beharko.
— Itsaso Lekuona (@ItsasoLekuona) December 3, 2019
Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikerlariak zera aitortu du, elkarrizketari bide emanez:
#EuskararenEguna -n aitortu behar dut nik ez dudala euskara maite,ez dut sentimendu hori.Nik euskara hitz egiten dut bizi naizen lekuaren hizkuntza delako,lagun askori ukatu dieten hizkuntza delako,diskriminatua dagoelako, erantzukizun politikoagatik egiten dut. Eta segituko dut.
— Zuriñe Rodriguez (@Zuriro) December 3, 2019
Ibai Fresnedok hala erantzun dio:
Nik #EuskararenEguna-n aitortu behar dut ezkerraldekoa izateagatik eta nire ahoskeragatik erasotua izan naizela. Baina “euskaldun esentzia” apurtzen dugunok ere euskara maite eta praktikatzen dugu. Ez baita inorena eta guztiona aldi berean. #EzkerraldeanEuskaldunak #Portugalete https://t.co/wqdTSDw0Ja
— Ibai Fresnedo (@ibai_fresnedo) December 3, 2019
Yasminek lehendabiziko Euskararen Eguna du euskaldun berri gisa.
Gaur, nere lehen #EuskararenEguna euskaldun berri bat bezala da. Eta benetan, euskaraz hitz egin saiatzen baino hura ospatzeko beste formarik ez zait burutzen.
— Yasmine (@yaskmaansri) December 3, 2019
Agian opari onena dela, denborak soilik esango dit.#NafarroakoEguna
Ainhoa Latatuk ikasleei entzudakoak ekarri nahi izan ditu:
"Tío que hoy es el día del euskara. Después de las 2primeras horas nos van a poner a cantar y a bailar zumba. Va a bailar suputamadre. Jajaja"
— Ainhoa Latatu (@tatutxiki) December 3, 2019
Dio euskaldun gazte batek peta bat egiten duen bitartean.
Agian buelta bat eman beharko genioke euskararen kontu honi. #EuskararenEguna