![Joseba Asiron y Josefina Lamberto, al inaugurar la plaza de su hermana Maravillas en Iruñea. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/639/539/article_main_landscape/franco4.jpg)
Iruñeko udaleko oposizioak (EH Bildu, PSN, Geroa Bai) mozio bat aurkeztu du, zeinetan Udalari eskatzen zaion jarraipena eman diezaiola 2017an frankismoaren krimenen aurka Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordean jarritako udal-kereilari. Bihar eztabaidatuko da.
36ko gerran eta diktaduran gertatu ziren eta Iruñeko zinegotzi, udal langile eta herritarrei eragin zieten krimenak ikertzea eta epaitzea helburu du 2017ko martxoaren 28an aurkeztu zen demandak. Proposamena Nazio Batuen aurrean demandarekin jarraitzea da, «1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren eta erregimen frankistaren biktima izan ziren hiri honetako bizilagunentzako babesa eta elkartasuna berretsiz», jakinarazi du EH Bilduk ohar baten bitartez.
Bigarren mozio bat PP eta Voxen jarrera salatzeko
Bestalde, EH Bilduk bigarren mozio bat ere defendatuko du Osoko Bilkuraren aurrean, «PPk eta Voxek Madrilgo Udalean duten jarrera salatzea» proposatzen duena, «bai genero indarkeriaren aurrean diskurtso ukatzailea duen zinegotzi bat gaitzesteagatik, bai Madrilgo Batzarrean Hortaleziako Harrera Zentroari egindako erasoa, argi eta garbi xenofoboa dena, arbuiatzeagatik».
![Raimundoelcanastero2022](/media/asset_publics/resources/001/051/685/article_thumb_horizontal/raimundoelcanastero2022.jpg)
UPN quiere censurar a Raimundo el Canastero en las fiestas de Tafalla
![Donostia-faxismoa](/media/asset_publics/resources/001/144/019/article_thumb_horizontal/donostia-faxismoa.jpg)
Donostian «gora doan» arrazakeria eta faxismoarekin amaitzeko deia egin dute 35 eragilek
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)