![Patronatuak erabaki du Apalategi izango dela presidente berria. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/671/280/article_main_landscape/fundacionOteiza.jpg)
Oteiza Fundazioak Jaione Apalategi izendatu du Jorge Oteiza Fundazio Museoaren presidente berri bezala, 2014ko martxoafren 23az geroztik karguan aritu den Rafael Moneoren tokia hartuz.
Apalategi Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko Didaktika eta Eskola-Antolakuntza jakintza arloko irakasle titularra da eta museoaren patronatuko kidea da 1996an sortu zenetik.
Oteiza Fundazioaren patronatuak eskerrak eman dizkio Rafael Moneori, Oteiza Fundazioaren presidente gisa egin duen lanagatik; izan ere, «lan funtsezkoa izan da, Fundazioaren helburuak berrantolatzera zuzendutako ekintza ugari bultzatu baititu, Jorge Oteizaren obraren balioespenean laguntzeaz batera»; horretaz gain, hark erakutsitako «giza berotasun eta anbizio intelektuala» azpimarratu ditu patronatuak. Jaione Apalategik, bere aldetik, eskerrak eman ditu izendapenagatik, eta «patronatuko beste kide guztien ekarpen eta ahaleginak biltzen eta metatzen segitzeko borondatetik lan egiteko» asmoa adierazi du.
Oteiza Fundazioaren patronatuak, sortu zuten une beretik, zenbait presidente izan ditu: Juan Huarte enpresari eta arte mezenasa izan zen lehena, ondoren saiakera idazle eta arte aditu Pedro Manterola aritu zen karguan, hurrena Francisco Calvo Serraller historialari, saiakera idazle eta arte kritikaria izan zen, eta azkena, berriz, Rafael Moneo arkitektoa izan da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)