naiz
DONOSTIA

Paretek ere agurtu dute Semper «poeta eta independentea»

Borja Semperrek atzo iragarri zuen bere ibilbide politikoa utziko zuela «ziklo baten amaiera» argudiatuz. Ernst & Young enpresan goi kargu bat hartzeko baina utzi du PP. Iragarkiaren ondotik asko izan dira PPren barruan «ahots independentea» izan dela goraipatu dutenak eta, baita, poema idazle izaera nabarmendu ere. Baita paretek ere.

Borja Semper agurtzeko margoketak, Donostian. (@vozinsolente)
Borja Semper agurtzeko margoketak, Donostian. (@vozinsolente)

«Semper, poeta, herria zurekin» dioen margoketa agertu da Donostiako pareta batetan, atzo arte Gipuzkoako PPren buru zenak politika mundutik bere agurra iragarri eta gero. Politikan izan duen ibilbidea ezaguna da, baina Semperrek ere bi liburu kaleratu ditu, haietako bat poema liburu bat, eta asko izan dira hau azaleratu nahi izan dutenak irundarraren irudia zuritzeko.

Pareta zuriek, baina, hitz egin dute, ironiaz beterik egin ere. PPren barruan «ahots independente» bezala definitu dute asko azken orduetan eta pintadek erantzun egin dute. «Hasta la victoria Semper».

Zuritze horren aurrean, baina, egon dira sareetan gogora ekarri dutenak Semperrek ez duela sekula politkaz kanpo lanik egin. Eta horrek multinazional batean goi kargu bat lortzeko balio izan diola.

Ate birakarien azken adibide gisa ulertu dute askok.