
Xua txikia Euskal Herrira bidean da. Hala baieztatu du NAIZ Irratian “Xua gurasoekin etxera” plataformako Egoitz Eizagirrek.
Eta beste azken orduko bat ere bai jakinarazi du Eizagirrek: Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak egun batzutarako eskatutako baimena ere ukatu egin die Espetxe Zaintzak. «Aurrean dut ebazpena, ulertu ere ezin dudana egin, gazteleraz hala dio: ‘el permiso resulta en este momento prematuro, desaconsejable y difícil de entender socialmente’, ez dago ulertzerik».
Orain, plataformaren aldetik «bide berri bat» hasi beharko dutela aurreratu du Eizagirrek, «Xua motxiladun ume berri bat» bilakatu baita. Plataformak «egoera krudel honi» berehalako «irtenbidea emateko garaia» dela nabarmendu du eta aurreratu motxiladun umerik egon ez dadin lanean jarraituko dutela.
Igandean milaka lagun bildu ziren Donostiako Atano pilotalekuan Xuari eta motxiladun umeei elkartasuna adierazteko. Pasa den astean, Porrotxek eta Miader Zabalegik azaldu zutenez, gaur egun 102 motxiladun haur-nerabe daude Euskal Herrian eta «konbentzimendu osoz diogu, garaia dela eta posiblea dela motxila horien zamarekin bukatzea». «Errealitate hau aldatzea posible da. Horretarako, beharrezkoa da euren gurasoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak eta salbuespen legedia bertan behera uztea», azpimarratu zuten.
«Motxiladun haurren gaia kaleratzen hasi ginenean salatzen genuen moduan, haur-nerabe hauei noizbait gurasoak etxean izateko esperantzarako eskubidea ere ukatu egiten zaie eta bada garaia horri buelta eman eta etxeratze bidea ikusten hastekoa», gaineratu zuten.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

