![Milaka lagun mugitzen ditu sagardotegien denboraldiak. (Gorka RUBIO/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/688/598/article_main_landscape/sagardotegi.jpg)
Txotx garaian, milaka pertsona dira, batez ere asteburuetan, sagardotegietara hurbiltzen direnak. Kale eta tabernetan ere oso nabaria izaten da jendearen joan-etorri handia.
Hori aintzat hartuta, eta koronabirusaren hedapenak eragin duen egoerarengatik, Gipuzkoako sagardotegi guztietan hamabost egunez bazkari eta afari zerbitzu guztiak etetea erabaki dutela jakinarazi du, ohar bidez, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak.
Erabakia Lakuaren gomendioei jarraituz hartu dutela zehaztu dute eta egoera honen aurrean «zentzuz» jokatuko dutela nabarmenduz, «gure bezero eta langileen osasuna kontuan hartuta».
Hernani eta Astigarraga
Horrez gain, Hernanin gaur bertatik denboraldia etetea erabaki dutela jakinarazi du Xabier Lertxundi alkateak.
Lertxundik azaldu duenaren arabera, gaitzaren ondorioak kudeatzeko koordinazio talde bat osatu du Hernaniko Udalak. Udal Gobernuko ordezkariak eta udal teknikariak ari dira mahai horretan parte hartzen.
Beste neurri batzuen artean, txotx denboraldiak ekar ditzakeen aurriskuei nola egin aztertu dute. Sagardogile eta ostalariekin urgentziazko bilera egin dondoren, «sagardogileek arduraz erantzun» eta gaur bertan ixtea erabaki dute.
Astigarraga eta Urnietako alkateekin harremanetan jarri dira erabakiaren berri emateko. Astigarragako alkateak jakinarazi die bertako sagardogileekin bilera antolatu dutela arratsaldean.
Txotx garaia urtarrilaren bukaeran hasten da eta apirilaren bukaeran amaitzen da.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)