Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra zendu da ostegunean eta sare sozialetan agerian geratu da artista honen heriotzak utzitako hutsunea. Sareetan, inprobisazioz eta atsekabez, Zumetaren galeriak sortu dira, asko izan baitira etxeetako paretetan daukaten margolariaren lanaren irudia jarrita usurbildarri omenaldi txiki bat eskaini diotenak. Baita haren senitartekoei doluminak eman diotenak ere.
Kolpe gogorra jaso dugu gaur usurbildarrok, Euskal Herriak eta, oro har, kulturak Jose Luis Zumetaren heriotzaren berri izan dugunean. Arte garaikidearen ikur, artista bizi eta emankorra izan da Zumeta. Gure herriaren imaginario kolketiboan ezinbesteko erreferentzia. Mila esker! pic.twitter.com/Nyef9fSsRs
— Agurtzane Solaberrieta (@AgurtzaneSola) April 23, 2020
Jose Luis Zumeta margolaria hil da. Beti gogora etortzen zait Marinori egin zion erretratu hau. pic.twitter.com/LwgQL5yzyP
— Ander Izagirre (@anderiza) April 23, 2020
81 urterekin hil da Zumeta, Donostiako Gros auzoan zuen etxean. Gaur taldearen sortzaileetako bat izan zen, besteak beste, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidarekin batera. Izan da sare sozialetan esan duenik Euskal Herriak bere artista handienetatik hirugarrena galdu duela ostegun honetan.Eduardo Chillida apreciaba profundamente al pintor José Luis Zumeta, con quien formó, entre otros, el grupo Gaur en la Galería Barandiaran de #Donosti.
— Chillida Leku (@Chillida_Leku) April 23, 2020
En Chillida Leku lamentamos profundamente su marcha, y acompañamos a su familia con afecto. pic.twitter.com/QvE2o6BK0j
Gure etxeari, historiari eta bizitzari koloreaz gain, zentzua eman dion artista joan zaigu. #Zumeta Agur eta Kolore pic.twitter.com/prS5hVqTYW
— Jagoba Zulueta (@JagobaZ) April 23, 2020
Euskal artearen izen handienetako baten heriotzak, baina, kolorez busti ditu sareak, paradoxikoki. Joera anitzetako politikariak, kulturgileak, kazetariak eta herritarrak oro har Jose Luis Zumetaren lanak erakutsi dituzte sareetan.
Jose Luis Zumeta hil da. Nire inguruko kolorea bere margolanen bidez betetzen jarraituko duen gizona. Besarkada familiarteko eta lagunei. pic.twitter.com/XxLuE5QQO6
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) April 23, 2020
Berri txarra benetan. Euskal Kulturaren ezinbesteko erreferentzia joan zaigu, Euskal Herria koloretan jantzi ondoren.
— Joxemari Carrere (@CarrereJoxemari) April 23, 2020
Jose Luis Zumeta margolaria zendu da, 81 urte zituela - https://t.co/829CtG6G4L @naiz_info
Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra zendu den honetan, besarkada estu bat bidali nahi diet senitarteko eta lagunei, eta baita bere artelanak maite dituzten guztiei ere. Abstraktoaren artista bikaina, liburu eta disko azal ugari ilustratu zituen. Goian bego. pic.twitter.com/US6M8aBmGX
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) April 23, 2020
Josu eta Gariren euskaldunako kontzertuan amets bat bete nuen. Zure zatitxo bat gurean geratuko da, Zumeta! #begirunea pic.twitter.com/UdvNPAYGKA
— uiturriaga (@uiturriaga) April 23, 2020
Gure izatearen koloreak
— Jon Maia Soria (@maia_jon) April 23, 2020
zureak dira
Zumeta
zu gabe
ez ginateke pic.twitter.com/kohdDn3jiT