Ainara LERTXUNDi
DONOSTIA

«Deposituak bete» dinamika abian da presoen senideei laguntzeko

«Gasolinarako dirua behar dugu» lelopean, euskal presoen senide eta lagunek elkartasun kanpaina bat abian ipiniko dute uda honetan Euskal Herriko herri eta auzoetan, sakabanaketaren eta koronabirusak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko asmoz. Urtero, Espainiako eta Frantziako kartzeletan dauden 226 presoak bisitatzeko, 14.617.304 kilometro egiten dituzte senideek; horretarako, 1.140.150 litro gasolina behar dira. Dirutan, ia 1.500.000 euro.

Euskal presoen hainbat senide eta lagun bildu ziren atzo goizean Donostiako Trinitate plazan, “Gasolinarako dirua behar dugu” kanpaina aurkezteko. Helburua, sakabanaketaren eta koronabirusak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioak arintzea. Urtero, Espainia eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta dauden 226 presoak bisitatzeko 11.752 bidaia egin behar dituzte senideek, guztira 14.617.304 kilometro. Horiek egiteko 1.140.150 litro gasolina behar dira, dirutan, 1.482.195 euro.

«Zenbaki potolo hauek hotzak eta, era berean, argigarriak dira. Familiek pairatzen duten dramaren zati bat adierazten dute. Errealitate gordin horren aurrean ez gara besoak gurutzaturik geldituko. Presoen eta beraien senideen lagunek, beraien errealitatetik hurbil dagoen jendeak elkartasun dinamika bat abiarazi nahi du familia hauei ekonomikoki lagundu asmoz», plazaratu zuen Jon Ander Resak.

Covid-19a «egoera larrienetan dauden pertsonak ondorio negargarri eta gordinetara bultzatzen ari da, tartean euskal presoak, haien senideak nahiz hurbilekoak kolpatuz», nabarmendu zuen. Kanpainan honen baitan egingo diren ekimenei buruz informazioa emateko web orrialde bat zabalduko dutela gaineratu zuen –www.despositoakbete.eus–. Senideen izenean, Xochitl Karasatorrek hitza hartu zuen. Aita kartzelan du. «Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea ezinbesteko neurria da igarotzen ari garen osasun krisialdi honetan. Hiru hilabete hauek oso gogorrak izan direla esanda motz geratzen gara gure mina adierazteko. Ehun egun baino gehiago igaro ditugu bisitarik gabe. Bisitarik ez edukitzeaz gain, ziurgabetasun eza gure gorputz jipoituak higatzen ari da, nola egongo ote diren galdetuz etengabe. Pandemiaren konfinamendu parametroetan, gure senitartekoen urruntzeak gure sufrimenduaren motxila sakondu du. Deseskaladak agerian utzi du urrunketa politika zigor erantsia dela, 33 urte hauetan guztietan bizi izan dugun zigor erantsia», plazaratu zuen.

«Gure senideak 0 kilometrora hurbiltzen ez dituzten heinean, hau da, familia ingurunetik gertuen dauden espetxeetara, gasolinarako dirua behar izaten jarraituko dugu. Gerturatzerik gabe, errepideetara itzuliko gara osasun arrisku honekin, gure haurrekin eta adineko pertsonekin bidaiatzeko arriskuari eta sufrikarioari zama erantsi beharko diogu. Maskararekin bidaiatzeko zailtasunei, ordu luzeei eta baldintza bereziei aurre egin beharko diegu, eta pandemiak izan dezakeen atzera bueltak nabarmen kezkatzen gaitu. Eta berriro jasangaitza den gastu ekonomikoa handitzea ekarriko du», nabarmendu zuen.

«Pandemia, zigor erantsi bat»

Lutxi Minteguik, Topasen preso dagoen Gorka Lupiañezen amak, lau urte daramatza kartzelara joan ezinik ezin duelako bidaia luzerik egin autoz, medikuek horrela aginduta. GARAri azaldu zionez, «pandemia zigor erantsi bat izan da senideontzat. Ezinegona handia da guretzat. Ez dakigu noiz baimenduko dizkieten bisitak. Nire eta beste senide batzuen kasuan ez da nahikoa 200 kilometrora ekartzea; nik 0 kilometrora ekartzea behar dut, ezin baitut bidaiarik egin. Legez etxe ondoan egon beharko lirateke, urrunketa mendeku hutsa da». «Eta pandemia berriro gogortzen bada? Senide asko aldi baterako erregulazioan daude, pentsa galera ekonomikoa!», gaineratu zuen.

Maider Visoren bikoteak, Harriet Iragik, hogei urte daramatza preso. Egun Castellon dago. «17 urteko alaba bat dugu. Ehun egun hauek ziurgabetasun handia eragin digute; batetik, haien osasun egoeraren gaineko kezka. Bera dagoen espetxean ez zuten inolako protokolorik ezarri; ez zieten ez maskararik ez gel hidroalkoholikorik eman», salatu zuen. Bisitei dagokionez, oraindik ez diete deus ere esan. «Alarma egoeraren amaierarekin berriro mugikortasuna baimenduta dago, baina momentuz ez dakigu noiz, nola eta zein ordutegitan egin ahal izango ditugun bisitak. Kristalaren aurrean egitea planteatzen ari dira; hainbeste kilometro eta ordu kristal baten atzean ikusteko! Adineko pertsonentzat eta adin txikikoentzat oztopo handia da hori eta bisitak atzera ditzake, aurrez aurrekoak baimentzen dituzten arte», esan zuen Visok. Bisitak debekatuta egon diren hiru hilabeteotan soilik bi bideo dei egin ahal izan dituzte.

«Gizarte honen parte garenez, osasun eta ekonomia krisi honek senideongan ere eragina izan du. Kezkarekin bizi dugu egoera», nabarmendu zuen.

 

Llamada a activar a la sociedad en la marcha a la cárcel de Iruñea

Una marcha a la cárcel de Iruñea, convocada por Sare dentro de la dinámica Izan Bidea, reclamó ayer a la sociedad vasca que se active para hacer que los estados español y francés se muevan y pongan fin a la política penitenciaria de excepción que aplican a los presos vascos. Primero con una sentada en el Paseo Sarasate para decir «basta al sufrimiento, a la ruleta rusa del alejamiento, a las vulneraciones de derechos y al hambre de venganza», y luego caminando seis kilómetros hasta la prisión, la red ciudadana destacó que «necesitamos un pueblo en marcha y en movimiento» para «abrir las puertas a un futuro sin presos, deportados y exiliados». Ahondaron en que el estado de alarma ha endurecido las condiciones de vida en las cárceles hasta darse «situaciones extremas» para los presos y sus familiares, y ante ello consideraron urgente desactivar la legislación de excepción. «Nos toca empujar, nos toca mover a los estados y en esa tarea tenemos que ser todos parte. Pero para ello debemos creer que se pueden dar pasos en esa dirección y sentirnos parte de ese camino», afirmó el portavoz de Sare Mikel Mundiñano.GARA