ARS osasun agentziak argitaratu duen azken txostenaren arabera 15 Cluster edo foku berri antzeman dituzte azken egunetan Akitania Berriko eskualdean eta horietako bat Ziburun izan da. Guztira 14 lagun izango lirateke Covid-19arekin kutsatutakoak. Oharrak dionez «ekitaldi pribatua batean» kutsastu ziren, baina ez du bestelako zehaztapenik ematen.
Bestalde, Ziburutik oso gertu, Donibane Lohizuneko polizia-etxean lan egiten duten bi pertsonek PCR probetan positibo eman zuten eta komisariako langile guztiei egin zizkieten probak ostiralean, abuztuaren 13an. Hortaz, datozen egunetan jasotzen dituzten emaitzen arabera erabakiko dute Cluster kasuetarako protokoloa aplikatu edo ez.
Cluster bat Covid-19 kutsatuen berpizte edo foku bat da eta halako kasuetan protokolo berezi bat ezartzen da. Hala nola, kutsastuak berrogeialdian ezarri eta bere inguruko pertsonei (batazbeste 15 eta 20 lagun inguru) PCR probak egiten zaizkie kutsatuak diren edo ez ziurtatzeko.
Honela deskribatzen du Cluster bat zer den ARS osasun agentziak:«Zazpi eguneko periodo batean, komunitate edo ekitaldi berarekin lotura duten gutxieneko 3 kasu positibo identifikatzen direnean».
Gauzak honela, positibo eman duten poizia-etxeko bi langileak berrogeialdian dira eta haiekin kontaktuanizian ziren pertsona guztiei egin dizkiete PCR probak. ARS agentziak jakin arazi duenez, Donibane Lohizuneko poilizia-etxeako kasuekin lotuta, 80 pertsonekin jarri dira harremanetan probak egiteko.
Artean, Olive Calia komisarioak Sudouest hedabideari egin dizkion adierazpenetan azaldu duenez, eskaintzen duten «zerbitzuak funtzionatzen jarraituko du».
Ortzaizen hiru kasu
Kostaldetik urrunago, Nafarroa Behereko Ortzaize herrian ere izan dira positibo eman duten kasuak azken egunetan. Abuztuaren 10ean jakin arazi zen Ortzaizeko familia bereko hiru pertsona kutsastuak zirela.
Antza, beste hamaika lagunekin batera belaontzian Donostiara egin zuten bidaia batean du iturburua kutsatzeak, izan ere itzuleran gehienek positibo eman zuten PCR probetan. Bidaian parte hartu zuen Zokoako Nautika elkarteko instruktore batek ere positibo eman zuen, baina argitzeke dago bidaiadeak itzuli hartan kutsatu ziren edo bidaia aitzin parte hartzaileren bat jada kutsatua zen.