![Sariak larunbat honetan banatu dira Tabakaleran. (Andoni CANELLADA | FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/734/125/article_main_landscape/donostia_hiria_sariak.jpg)
LV Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak banatu dituzte larunbat honetan hiriburu gipuzkoarreko Tabakalera arte garaikidearen zentroan egin den ekitaldian. Sariketak euskarazko eta gaztelaniazko narrazio eta antzerki obrak saritzen ditu.
Euskazko lanei dagokienez, kontakizun-liburu onenaren saria Mikel Ayllon Corral bilbotarraren ‘Zoriontsuak izatea aukeratu genuen’ lanak jaso du eta euskarazko antzerki obra onenarena, bere aldetik, Maialen Diaz Urrizak, sariketara Madrildik bidali duen ‘Herri hura’ antzezlanari esker.
Gaztelaniazko lanei dagokienean, berriz, kontakizun-liburu onenaren saria Madrilera joan da, Ruben Fernandez Abellaren eskuetara, ‘Quince llamadas perdidas’ proposamenari esker. Antzerkiaren alorreko saria, azkenik, Markel Hernandez Perez bizkaitarrak jaso du, ‘Vivir de alquiler’ lanagatik.
683 obra orotara, 27 euskaraz
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. ediziora 683 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 656 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 27 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan. Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira antzerki modalitateko irabazleentzat, eta 10.000 euro eta garaikurra kontakizun-liburu modalitateko irabazleentzat.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)
«En Polonia me torturaron e indujeron al suicidio»; entrevista a Pablo González en Rusia
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)