![Erakusketarako Salvador Larrocak egindako lana. (Salvador LARROCA)](/media/asset_publics/resources/000/749/014/article_main_vertical/Juan_Gimenez.jpg)
Juan Gimenez ilustratzaile eta komikigile argentinarrari egiten zaion «omenaldi sentitua» da ‘Betiereko Juan Giménez’, hilaren bukaerara arte Donostiako Fnac-en ikusgai egongo den erakusketa.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astearen testuinguruan ekarri dute erakusketa Donostiara. Izan ere, berez Vilagarcia de Arousako Curtas Festival do Imaxinario-k eta Espainiako Komikiaren Lagunen Elkarteak sortua da eta aurretik Galizan egon da ikusgai. Haren bidez, aurtengo apirilean Covid-19ak sortutako konplikazioen ondotik hil zen ilustratzailea ohoratu nahi dute.
Donostia Kulturatik azaldu dutenez, ‘Betiereko Juan Giménez’ haren lagunek eta ibilbide profesionalean alboan izan zituen hainbat kidek sustatu dute eta horien lanak ere ikus daitezke, tartean Salvador Larroca, Angel Unzueta, Pascual Ferry eta Jesus Merino, guztiak ere ilustraz¡oaren munduan aski ezagunak.
Juan Gimenez ezaguna da nazioarte mailan komikigintzari egin dion ekarpenagatik. Besteren artean, ‘Estrella negra’ (1979), ‘Cuestión de tiempo’ (1982), ‘Basura’ (1988), ‘El cuarto poder’ (1989), ‘Ciudad’ (1991) eta batez ere ‘La casta de los Metabarones’ (1992an sortutako saga; AEBetan izan zuen arrakastaren ondotik rol joku ere bilakatu zutena ‘The Metabarons Roleplaying Game’ izenpean) komikiek egin dute ezagun, guztiak ere fantasia eta zientzia-fikzioaren inguruko tematikekin lotuak.
Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso zituen, tartean atzerritar marrazkilari onenari Yellow Kid saria 1990ean edota Estatu frantseseko Bulle D’Or saria 1994an.
‘Betiereko Juan Giménez’ erakusketa astelehenetik larunbatera egongo da ikusgai, 10.00etatik 21.00ak bitartean, Donostiao Fnac-en.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)