NAIZ

Gipuzkoako egoitzetan hiru egoiliar hil dira 48 ordutan, covid-19ak jota

Egungo larritasunaren seinale, Gipuzkoako egoitzetan hiru erabiltzaile hil dira azken 48 orduetan eta 50 lagun dira jadanik abuztuaren 11tik hona.

Donostiako Villa Sacramento erresidentzia.
Donostiako Villa Sacramento erresidentzia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, azken 48 orduetan hiru egoiliar zendu dira bertako erresidentzietan, Andoaingo San Juan Bautistan, Zumarragako Argixaon eta Donostiako Villa Sacramenton hain zuzen ere.

Bestalde, bi lagunek gainditu dute gaixotasuna, Donostiako Berra egoitzakoa bata eta Zumarragako Argixaokoa bestea.

DYAko profesionalekin batera egiten ari den PCR probek eta prebentziozko mapeoek 14 kasu positibo atzeman dituzte azken 48 orduetan. Zehazki, 14 kasu izan dira Iruneko Caser Residencial Anakan (1), Errenteriako Jesusen Bihotzan (3) eta Donostiako Bermingham (5), Txara II (1), Julian Rezola (1) eta Zorroaga (3) egoitzetan.

175 kasu Gipuzkoako egoitzetan

Gipuzkoako adinekoen arretarako 65 egoitzetako erabiltzaileen artean 175 covid-19 kasu positibo daude egun: Bergarako Mizpirualde (1), Donostiako Alai-Etxe (15), Berra (1), Lamourous (22), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (19), Villa Sacramento (1), Bermingham (8), Julian Rezola (4) eta Zorroaga (23), Zumarragako Argixao (9), Errenteriako Jesusen Bihotza (22), Zumaiako Otezuri (1), Hondarribiko San Gabriel (1), Oiartzungo Petra Lekuona (1), Beasaingo Arangoiti (21), Andoaingo San Juan Bautista (20), eta Irungo Caser Residencial Anaka (5).

Aipatutako 175 kasu positiboetatik, sei dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 95 Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako covid-19 kasuak artatzeko erreferentziazko bi zentroetan ari dira artatuak izaten, Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan eta Ordiziako San Jose zentroan. Abuztuaren 11n lehen positiboa atzeman zenetik, 116 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 50 pertsona hil dira.