NAIZ

Rob Savagen ‘Host’, FANT jaialdiko filmerik onena

Rob Savagek eskuratu du Bilboko FANT zinema jaialdiaren film onenaren garaikurra, ’Host’ lanari esker. Etxealdian filmatu zuen Zoom bitartez.

‘The Mortuary Collection’. (NAIZ)
‘The Mortuary Collection’. (NAIZ)

FANT jaialdiko epaimahaia Paul Urkijo eta Benja de la Rosa zuzendariek eta Mafalda Gonzalez kazetariek osatu dute aurten. «Bizitzen ari garen egoerara egokitzen daki pelikulak. Freskoa eta dibertigarria da, sorrarazi duen egoera pandemikoa ahazteraino», adierazi dute.

‘Host’ etxealdian filmatu zen Zoom bitartez. Ouija saioa antolatzea erabakitzen duten lagun batzuren istorioa da.

Film labur onenaren saria N'cee Van Heerde-ren ‘O.I’ (Kanada, 2018) lanarentzat izan da eta pelikula labur onenarena Imanol Ortizen “MODA”k eskuratu du, «formalki oso ausarta», epaimahaiaren esanetan.

Ikusleen sariei dagokienez film onenarena Miguel Llansoren ’Jesus Shows You The Way To The Highway’ filmarentzat izan da. Film labur onenarena Suso Imbernon-en ‘Maldita’ lanak jaso du.

Euskal Gidoigileak elkarteak ‘Boy meets gun’ aukeratu du film luzearen gidoi onenaren sarian, Joost van Hezik-ek zuzendua.

Ostegun honetan, 19.00etan bukatuko da FANT, Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdia. ‘The Mortuary Collection’ (AEB, 2020), Ryan Spindell-ek zuzendua, eskainiko da.