NAIZ

‘Brianen bizitza’ oinarri hartuta, herriko merkataritzaren alde Aretxabaletan

Umorea eta aldarrikapena uztartuta, ‘Brianen bizitza’ filmari omenaldia egin diote Aretxabaletako merkatariek Gabonetan ere herritarrei bertako komertzioetan kontsumitzeko gonbitea egiteko.

Kepa Errasti aktore aretxabaletarra da bere herriko merkatariek aurkeztu duten kanpainaren protagonista. Dendariak eurak ondoan dituela, ‘Brianen bizitza’ film ezaguna oinarri hartzen duen bideoa sortu dute, tokiko merkataritzari bultzada emateko. 

‘Always Look On The Bright Side Of Life’ abestiaren bertsio berezi honekin, aretxabaletarrei Gabonetan ere herriko komertzioak babestu eta bertan kontsumi dezatela eskatu nahi izan diete. 

«Bizipoza ez dusku inork eruengo» da spot horretarako hautatu duten leloa.