Jose Mari Esparza: «Hatortxu Rock-en 'Gernikako arbola' abestuko balute, egina legoke»

'Gernikako arbolaren biografia, Euskal Herriko ereserkia' argitaratu  berri du Jose Mari Esparza idazleak. Kultur tartean azaldu digu, zergatik beharko lukeen euskaldun guztion ereserki Iparragirreren doinu zahar honek.

Audio_placeholder

Jose Mari Esparza: «Hatortxu Rock-en 'Gernikako arbola' abestuko balute, egina legoke»

Loading player...
Liburuaren azala
Liburuaren azala

Gernikako arbolaren biografia, Euskal Herriaren azken 150 urteetako historia da neurri handi batean eta 'Gernikako arbola'-k, euskaldun jende ororen ereserkia beharko luke izan. Horrela defendatzen du Jose Mari Esparza idazle eta editoreak, eta dokumentazio lan mardul baten ostean idatziz eman ditu bere argudioak 'Gernikako arbolaren biografia, Euskal Herriko ereserkia' izeneko liburuan.

Idazle nafarrak Naiz Irratiko kultur tartean azaldu digunez, Euskal Herriaren baitan azken 150 urteetan izan diren alde eta molde guztietako ideologiak ordezkatu ditzake Iparragirreren doinuak, eta zazpi lurraldeak haintzakotzat hartzen dituen ereserki bakarra da.

Hain zuzen ere, 'Gernikako arbola' Euskal Herriko ereserki izenda dadin sortu den mugimenduaren aurrean Esparzak entzun dituen hainbat argudio ezkorri erantzutera dator liburua. Bere iritziz, ez dira zuzenak, eta oinarrian informazio gabezia bat dago. Bere liburuak gabezia horri erantzun nahiko lioke. Argi esan digu idazle eta editore nafarrak: «Nahikoa litzateke Hatortxu Rock batean talde batek 'Gernikako arbola' abestea ereserkiak beharko lukeen onarpena izateko». Izan ere, beste ereserki ederrik badaukagu ere, 'Gernikako arbola' da Jose Mari Esparzaren iritziz Euskla Herria eta euskal herriatarrak bere osotasunean ordezkatzen dituen bakarra.