![Kaneta portuaren auzoa, Hendaian. (NAIZ)](/media/asset_publics/resources/000/763/722/article_main_landscape/kaneta-hendaia.jpeg)
56 adineko etxerik gabeko pertsona bat hilik atzeman dute Hendaian Euskal Irratiak-ek plazaratu duen albistearen arabera.
Pertsona honek Hendaiako Kaneta portuan gelditua zen auto batean eman zuen gaua. Bertan atzeman dute hilotz.
Polizia munizipalak auzo horretan zirelarik, etxerik gabeko pertsona batzuek ohartarazi dituzte, heien laguna autotik ez zela ateratzen kezkaturik. Poliziako SAMU zerbitzuak heldu aitzin desfibriladore batekin masaje kardiako bat egiten entseatu dira, baina ezin izan dute deus egin.
Richard Irazusta auzapez ordeak azaldu duenez Hendaian 12 ohe dituen aterpea bada. Pertsona honi eskaini zitzaiola ohe bat jakitera eman du Irazustak.
«Izan ere hil den pertsonak nahiago izan zuen bere autoan lo egitea bart» gaineratu du hautetsiak.
Heriotzaren arrazoiak oraindik ere argitu gabe badaude ere, hotzagatik izatea da indarra hartzen duen hipotesietariko bat.
Horretaz gain, gizarte zerbitzuek gertutik ezagutzen zuten gizonezkoak aldez aurreik osasun arazoak bazituen.
Izan ere, azken egunotan tenperaturak nabarmen egin du behera Euskal Herri osoan, eta zenbait udalerritan -2 gradura iritsi da. Horrek nabarmen okertzen du berez oso gogorra den kalean bizi diren pertsonen egoera.
Pasa den abenduaren 25ean beste etxegabe bat hilik topatu zuten Zarautzen, kaleko eserleku batean, gaua han igaro ondoren.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Lobo_mikel_lejarza](/media/asset_publics/resources/000/520/878/article_thumb_horizontal/LOBO_Mikel_Lejarza.jpg)
Epaitegira iritsi da Josu Mujikaren kasua: ‘El Lobo’ poliziaren aurkako kereila aurkeztu dute
![Lab](/media/asset_publics/resources/001/139/607/article_thumb_horizontal/LAB.jpg)