Patxo Telleria: «Barreginarazteko, lehenengo gure buruaz barre egiten dugu»

'Ez dok ero' antzezlanarekin batetik bestera dabiltza Mikel Martinez eta Patxo Telleria, umorea bidelagun hartuta euskal kulturgintza, ohitura eta tradizioak astinduz.

Audio_placeholder

Patxo Telleria: «Barreginarazteko, lehenengo gure buruaz barre egiten dugu»

Loading player...
ez dok ero
ez dok ero

Barre algarak kilogramoka neurtu eta salduko balira Jeff Bezosekin lehian arituko lirateke Forbes zerrendako lehen postuagatik lehian. Zorionez edo zoritxarrez, algarak oraingoz burtsan kotizatzen ez dutenez, herriz herri, antzokiz antzoki dabiltza zazpi probintzietan barrena, eta zazpi probintziez barrez Mikel Martinez eta Patxo Telleria.

'Ez dok ero' antzezlanean. Literatura unibertsaleko arketipo ezagunetara jo dute eta On Mikelote eta Pantxo bikoteak euskal antzerkiaren road movie bat planteatzen digute, zazpi probintzietan barna, gure kulturgintza, ohitura eta tradizioen inguruko hausnarketa umoretsu bat proposatuz.

Umoreaz aritu gara batik bat bi aktoreekin, genero bezala aurkezten dituen zailtasun eta erronketaz. Patxo Telleriaren esanetan, gakoetako bat zera da «edozein gaietaz barreginarazteko, lehenengo, gure buruaz barrre egiten dugula».

Otsailean saioz saio ibiliko dira, 13an Errenterian izango dira, 19an Basaurin, 21ean Villabonan, 26an Tolosan eta 28an Durangon.