Larunbat honetan jokatuko da Hondarribiko Traineru Jaitsieraren 21. edizioa. Aurtengo lehen testa izango da traineruentzat, aurrez egin ohi diren beste zenbait bertan behera geratu baitira Covidaren ondorioz.
Hondarribikoak ere jasango du Covidaren eragina: Euskal Herriko ontziek bakarrik hartuko dute parte, elkarte bakoitzak ontzi bakarra aurkeztu ahal izango du maila bakoitzean (emakumezkoak eta gizonezkoak) etxekoen salbuespenarekin, eta dikea itxita egongo da ikusleentzat.
Proba 16.00etan hasiko da eta Hondartza pareko estropada eremuan egingo da, bi luzeko ibilbidearekin. Luze bakoitza, beraz, ohikoa baino luzeagoa izango da eta ontziak itsaso zabalera irten beharko dute. Emakumeen ibilbidea motzagoa izango da, baina txapelketa ofizialetan egin ohi dutena baino luzeagoa.
Irteera hartzen lehen ontzia Hondarribiako traineru mistoa izango da, eta ondoren aterako dira emakumeen traineruak: Zarautz, San Juan, Deusto, Ondarroa, Zumaia, Hibaika, Tolosaldea, Arraun Lagunak, Donostiarra, Orio eta Hondarribia.
Gero gizonezkoen txanda izango da: Hondarribia C, Trintxerpe, Hibaika, Mutriku, Hondarribia B, Lapurdi, Zumaia, San Juan, Arkote, Deusto, Getaria, San Pedro, Zarautz, Ondarroa, Isuntza, Donostiarra, Orio, Bermeo eta Hondarribia A.
Estropada internet bidez ikusi ahal izango da, Screen plataformaren bidez, honako esteka honekin: labur.eus/hae2021.