NAIZ

Vascoviako Rpublikak badu euskarazko ereserkia

Armada Gorrian alistatu eta gogotsu borrokatu zuten euskaldun brigadek errepublika bat eraiki zuten Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren. Gaztelaniazko ereserkiaren ondoren, Vascoviako Rpublikak euskarazko bertsioa igo du orain Youtubera.

Vascoviako Armada gorriko koruak Vascoviako ereserkia igo du Youtubeko kanalera. Bertan, gaurkotasun politikoaren hainbat alderdiri buruzko bideoak igotzen dituzte, tonu kritiko eta umoretsuan.

202ko Martxoaren 30ean, ‘Free Vascovia’ izeneko gaztelaniazko bertsioa argitaratu zuten bideo batean, non Errusia eta bere Armadaren irudiak Euskal Herriko pertsonaia eta lekuekin nahasten diren. Ereserkiak 13.400 bistaratze baino gehiago izan zituen eta egileek euskarara izuli nahi izan dute.

«Letoniaren gainean, Varsoviaren azpian, hor kabitzen bada, sartuko deu Vascovia. Kosovo, Lituania, Moldavia, Mazedonia...badator gurea, errepublika gorria», dio abestiaren letrak.

Free Vascovia Webgunean, errepublika honen jatorriari eta kokapenari buruzko xehetasun gehiago ematen dituzte: «Vascovia Rpublika bat da, Europar ekialdean kokatuta, Ipar poloan nonbait, antzinako Sobietar Batasunean. Gerra Zibila amaitzerakoan euskaldun askok exilioaren bidea hartu behar izan zuten. Batzuk Sobietar Batasunean errefuxiatu ziren eta han Rpublika berri bat amestu zuten. Bigarren Mundu Gerra heldu zenean, Armada Gorrian alistatu eta gogotsu borrokatu zuten euskaldun brigadek. Gerra irabazi eta ordainean Errepublika berri bat jaso zuten».