![Olatu artifizialen instalazioa eraikitzeko asmoa duten Antondegi muinoko argazkia. (HARITZALDE)](/media/asset_publics/resources/000/780/712/article_main_landscape/Antondegi_foto_aerea.jpg.JPG)
Ohar baten bitartez, Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan kolektiboan bat egin duten zazpi eragileek «oso kezkagarritzat» jo dute Donostiako Udalak eta Wavegarden enpresak Donostian olatu artifizialen instalazio bat irakitzeko iragarri duten proiektua.
Udalbatzak eten nahi izan ez zuen egitasmoa Antondegi mendian eraikiko litzateke, «Donostiako azken gotorleku naturaletako batean». Gainera, nabarmendu dute kostaldea bertatik lau kilometrora baino ez dagoela eta han surfa «era naturalean eta zeharo jasangarrian» praktikatu daitekeela.
Zehazki, hauek dira Antondegi Berdea kolektiboa osatzen duten eragileak: surflariek ozeanoak babesteko sortutako Surfrider Foundation Europe, Eguzki talde ekologista, Fridays for Future klima-aldaketaren aurkako mugimendua, Haritzalde eta Parkea Bizirik elkarte kontserbazionistak, Itsas Enara elkarte ornitologikoa eta Bizilagunekin plataforma. Gainera, kolektiboak, Greenpeace, Surf & Nature Alliance, SEO-Birdlife eta gehitu daitezkeen beste hainbat talderen babesa eta laguntza jaso du.
Eratu duten plataformaren helburua Antondegi gune natural gisa defendatzea eta olatu artifizialaren proiektua edota «ingurune hau mehatxatuko duen beste edozein egitasmo geldiaraztea» da. «Duela gutxi Donibane Lohizunen olatu artifizialen antzerako instalazio bat geldiaraztea lortu zuen ekimenaren pareko egitamoa da honako hau», adierazi dute.
Datozen asteotan informazio zehatzagoa eman eta Antondegi defendatzeko jardueren berri emango dutela iragarri dute.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)