Bruselan Euskal Telebistak izan zuen lehenbiziko berriemailea izan zen Mikel Aguirre kazetaria hil da. Lagunek eta Europar Batasuneko zenbait langile eta ordezkarik zabaldu dute albistea. Izan ere, bertako prentsa bulegoan egin du lan azken urteotan.
Honela gogoratu du Twitter gaur egun ardura hori betetzen duen Olatz Arrieta kazetariak:
Mikel Aguirre ETB ko Bruselako lehen berri emailea hil da. 1986tik 1995era izan zen berriemaile. Ondoren etorri ginen guztiei ongietorria ematen zigun eta ain ondo ezagutzen zituen instituzioak ulertzen laguntzeko prest zegoen beti. Besarkada handi bat familia eta lagunei. https://t.co/MZ2FUmYzNc
— olatz arrieta (@olatzarrietab) March 10, 2021
63 urte zituen Mikel Aguirre Amantegi eta Belgikan jaioa zen. ETBk gogoratu duenez, ez zen bakarrik Bruselan jardun, Bosniako gerraren berri ere eman zuelako.
Hala ere, bere zeregin nagusia Europar Batasuneko hiriburuan izan zen eta besteak beste Maastricheko Akordioaren gorabeheren berri ematea egokitu zitzaion.
1986. urtean ekin zion lanari bertatik eta 1995. urtera arte luzatu zen ardura.
Bi urte baino gehiago Amberesen desagerturik izan zen eta azkenean hilik agertu zen Hodei Egiluzen kasuan ere laguntza handia eman zuela gogoratu dute sareetan.
Hodeiren bila bere laguntza eta berotasune jaso genuen.
— HodeiMissing (@HodeiMissing) March 10, 2021
Betirako gure bihotzean.
Profesio kideei eta familiari gure besarkada handiena https://t.co/iejTbXHaJq