Presoen eskubideen defentsan ibilbide luzea egin du Fran Baldak, larunbat gauean Etxarri-Aranaztik Arbizura itzultzen zela istripu batek errotik moztu arte, 53 urte eskas zituelarik. Talde desberdinetan izan da beti lanerako prest, beharrezkoa zen edozein gauzari ekiteko prestutasuna adierazten duten horietakoa zen Fran.
Batez ere Nafarroan, baina baita ere Euskal Herriko beste herrialdeetan, presoen eskubideak aldarrikatzeko agerraldietan ohiko aurpegia eta barruko lanetan langile sutsua zen. Amnistiaren Aldeko Batzordeetatik hasita egungo Sareraino, Egin Dezagun Bidea ekimenetik eta Herrira plataformatik pasata (atxiloketa ekarri zion honek). Euskal Herrian borroka honek izan duen bilakaeraren eredu izan da Fran Balda.
Mezu hauek erakusten dute esparru honetan utzi duen hutsunea:
Nos has dejado un gran vacío, Fran, pero es mucho más todo lo que nos has dado.
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) March 14, 2021
(...) Ha sido un gran placer trabajar día a día a tu lado; un continuo aprendizaje. ¡Siempre estaremos contigo en este camino! pic.twitter.com/AfEDIrqEUi
Ikaragarria izan da zuk emandako maitasuna Fran. Zure hutsunea handia izango da baina lasai, etxera ekarriko ditugu berandu baino lehen.
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) March 14, 2021
Gure doluminak eta besarkada estua bidali nahi dizkiegu Fran Baldaren senidei pic.twitter.com/LalxXpUKVR
Hil zen gau ilun hori heldu arte konpromiso hori ere hor zegoen. Izan ere, Etxarrin presoen alde izan zen manifestazioan parte hartu zuen eta etxerako bueltan zen, Arbizurako bidean, kotxe batek harrapatu zuenean. Ez zuen bakarrik manifestazioan parte hartu, antolakuntza lanetan ere aritu baitzen, ohi zuen bezala.
Aurpegi ezaguna baino gehiago zen Fran Balda presoen aldeko eskubideen aldarrikapenean. Tratu onekoa, jatorra. Dohai horiek erabiliz harreman ugari egin zituen alor anitzetako lagunekin: alderdi, sindikatu, komunikabide eta abar luze bateko ordezkariekin bildu zen presoen eskubideen aldarrikapenaren premiaz ohartarazteko. Aspalditik osasun arazo bat zuen, baina horrek ez zuen Franen jatortasuna iluntzen. Inolaz ere.
2013ko apirilean Herrirak Bilbon deituriko manifestazioan hitza hartzen. (FOKU)
Lanerako prestutasuna
Lanerako prestutasuna zen Fran Baldaren beste ezaugarrietako bat. «Zer egin behar da?», galdetzen zuen bere burua horretarako eskainiz. «Zuek honetaz ni baino hobeki badakizue», zioen, adibidez, kazetariekin biltzen zenean.
Eskerrik asko, Fran, eman duzun guztiagatik eta unerik zailenetan ere umorez jarduteagatik. Mila esker!
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) March 14, 2021
Garaipenera arte!
Agur eta ohore! pic.twitter.com/ZrQoDjxaBS
Lan honengatik errepresioa zuzenean pairatu zuen Fran Baldak. 2013an Herrirako kideen kontra egin zuten operazioan atxilotuetako bat izan zen. 2015ean abokatuen kontra egin zuten sarekadan ere Fran Balda ere atxilotu eta espetxeratu zuten.
2013ko martxoan Herriraren kontrako operazioan Auzitegi Nazional espainolean deklaratu eta gero, besarkada. (FOKU)
Ezaguna zen Fran Balda, oso ezaguna. Falange y Tradicion talde faxistakoek ere ezagutzen zuten. Arbizuko zinegotziekin batera, bere izena talde honek egin zuen pintada batean azaltzen zen.
Torturaren salaketan lanari ere ekin zion Baldak, eta bereziki azken urteotan. Euskal Memoria taldearekin lanean ibili da, Nafarroan errealitate gordin hau azalarazten eta ezagutarazten. EAEn Paco Etxeberriak ofizialki egin zuen lanari nolabait bidea ireki dio Nafarroan, 800dik gora kasu zenbatzera helduz.
Ha fallecido el colaborador de Euskal Memoria Fran Balda. Él nos ayudó a recopilar cientos de casos de tortura en Nafarroa.
— Euskal Memoria (@EuskalMemoria) March 14, 2021
Gracias por la ayuda.
Mil gracias por todo el trabajo realizado.
Que la tierra te sea leve.#FranBalda #tortura #EtxarriAranatz @sare_herritarra pic.twitter.com/DCfeSx7T0X
Zinegotzi eta brigadista
Ezker abertzaleko zinegotzi ere izan zen Fran Balda Arbizun 2003. urtetik 2011.era, Sakanako Mankomunitateko permanenteko kidea ere izan zelarik azken urteotan.
Eskerrik asko herria egiteagatik, Balda! Bidea egiten jarraituko dugu, garaipenera arte! Maite zaitugu!
— Arbizun (@Arbizukoudala) March 14, 2021
✊❤️ pic.twitter.com/0x8BRnu3N7
Arbizu, Zestoarekin batera, Euskal Herrian Palestinako herriekin senidetzeko prozesuan aitzindaria izan zen. Eta horretan ere Fran Balda ere izan zen, lanean, jo eta fuego. Hasiera-hasieratik, Arbizuko zinegotzi guztiek bezala, argi izan zuen Franek ere senidetze hau ez zela marketing kontua izan behar. Ez zen nahikoa argazki bat ateratzearekin edo dokumentu bat sinatzearekin. Herrien arteko senidetzea izan behar zuen, ez udalen artekoa.
Marda herriarekin senidetu zen Arbizu. Eta Fran Balda, zinegotzi bezala, Josu Mendinueta alkatearekin batera, Euskal Herriko mugimendu internazionalistak antolatu zuen Biladi Hadi brigadan izan zen. Hautetsiak, idazleak, musikariak, pailazoak, kazetariak eta herri mugimenduetako kideak biltzen zituen brigada izan zen Biladi Hadi, ohikoak baino zabalagoa eta ohikoak baino jendetsuagoa.
2010ko uztailean, azpian ezkerrean azaltzen da Fran Balda, Palestinako Biladi Hadi brigadaren lehen txandako kideekin. (BILADI HADI)