Maila nagusiari dagokionez, Deustu emakumezkoetan eta Santurtzi gizonezkoetan izan dira garaileak Euskadiko Batel Txapelketan. Finalak gaur eguerdian jokatu dira Legution eguraldi apartarekin eta bizkaitarrak izan dira nagusi.
Deustuk hasieratik amaierara agindu du nesken finalean, 9:43.80ko denbora egin eta San Juani, bigarren sailkatuari, 12 segundo aterata. Brontzezko domina Kaiarribarentzat izan da.
Gizonezkoetan, Santurtzik, Zierbenak eta Bermeok lehia benetan estua izan dute. Moreak beti aurretik ibili arren, aurreneko ziabogan tartea segundo bakarrekoa zen Zierbenarekiko, bigarrenean ere bai, hirugarrenean hiru segundora igo da, eta amaieran 1’57koa besterik ez da izan Zierbenarekiko eta 4’66koa Bermeorekiko. Laugarren Kaiarriba sartu da.
CAMPEONATO DE EUSKADI DE BATELES
— Itsasoko Ama Arraun Taldea (@SoteraSanturtzi) April 18, 2021
磊 Nuestros seniors se han llevado el oro en el pantano de Legutiano
雷Bronce para nuestros juveniles que han vuelto a realizar una gran regata
ZORIONAK! Seguimos trabajando y cosechando éxitos.#mareamorea pic.twitter.com/VzKlR32qxx
Gazte mailei dagokienez, jubenil nesketan garailea Kaiku izan da Orio eta Deusturen aurretik; kadeteetan San Juan Isuntza eta Tolosaren aurretik; eta infantiletan ere San Juan Zumaia eta Hernaniren aurretik.
Jubenil mutiletan Orio izan da azkarrena Zumaia eta Santurtzi menderatuz; kadeteetan Orio Deustu eta Zierberaren aurretik; eta infantiletan Tolosa nagusitu da, Orio eta Isuntzako batelak atzean utzita.
Euskadiko Batel Txapelketa.
— Orio AE (@CRO_OrioAE) April 18, 2021
Txapeldunak, Orio AEk BI Bandera irabazi ditugu
- Kadete mutilak: Orio
- Jubenil mutilak: Orio#mirotza #hemengatoztink #etengabekoubera #oriomotor #sannikolas #sagardi #orialki #AupaOrio pic.twitter.com/gZu5XFBoLB