Datorren larunbatean hasiko da Giroa eta bertan parte hartuko duten talde gehienek zehaztu dituzte eramango dituzten txirrindulariak. Gehienak jakinak ziren aurretik ere, baina beti egoten dira kolokan azken orduko aldaketa batzuk.
Lehen izen aipagarria Vincenzo Nibalirena da. Trek taldeko italiarra garaiz osatu da Suitzan entrenamendu batean izan zuen erorikotik eta gaur baieztatu dute Torinoko irteeran izango dela larunbatean. Taldekide izango ditu Bauke Mollema, Giulio Ciccone, Gianluca Brambilla, Koen de Kort, Amanuel Ghebreigzabhier, Jacopo Mosca eta Matteo Moschetti.
Beste izen propio bat Remco Evenepoel gaztearena da. Deceuninck taldeak baieztatu du irteeran izango dela, nahiz eta iazko abuztuaren 15ean Lombardian eroriko larria izan zuenetik ez duen lehiatu. Taldeko liderra Joao Almeida portugaldarra izango da eta taldea osatuko duten beste txirrindulariak Fausto Masnada, James Knox, Remi Cavagna, Mikkel Honore, Iljo Keisse eta Pieter Serry izango dira.
Euskal zaleen begiradak Bahrain taldean jarrita daude. Mikel Landa eta Pello Bilbao izango dira taldearen bi izen aipagarrienak, eta laguntzeko izango dituzte Damiano Caruso, Gino Mader, Matej Mohoric, Rafa Valls, Jan Tratnik eta Yukiya Arashiro.
Astanari dagokionez, Gorka Izagirre izango da Giroan ariko den taldeko euskaldun bakarra. Liderra Aleksander Vlasov errusiarra izango da eta hari laguntzen saiatuko dira Luis Leon Sanchez, Fabio Feliine, Matteo Sobrero, Samuele Battistella, Harold Tejada eta Vadim Pronskiy.
BikeExchange taldeak ere euskaldun bat izango du Giroan: Mikel Nieve. Liderra Simon Yates da eta aukeratutako beste txirrindulariak Michael Hepburn, Chris Juul-Jensen, Tanel Kangert, Cameron Meyer, Mikel Nieve, Nick Schultz eta Callum Scotson dira.
Bosgarren euskalduna Ineos taldean dago: Jonathan Castroviejo. Getxoztarra Egan Bernali laguntzera doa batez ere, nahiz eta talde indartsua osatzen duten Pavel Sivakov, Filippo Ganna, Jhonatan Narváez, Salvatore Puccio, Gianni Moscon eta Daniel Felipe Martinezek.
Eta Movistarrek ere eman du bere zortzikotea, euskaldunik gabea. Marc Soler aipatu dute lidertzat, eta harekin egongo dira Matteo Jorgenson, Einer Rubio, Nelson Oliveira, Dario Cataldo, Albert Torres, Davide Villella eta Antonio Pedrero.
Baieztatu diren beste talde batzuk:
AG2R Citroen: François Bidard, Geoffrey Bouchard, Clément Champoussin, Tony Gallopin, Alexis Gougeard, Lawrence Naesen, Andrea Vendrame, Larry Warbasse.
Lotto: Jasper De Buyst, Thomas De Gendt, Caleb Ewan, Kobe Goossens, Roger Kluge, Tomasz Marczynski, Stefano Oldani, Harm Vanhoucke.
Alpecin-Fenix: Tim Merlier, Dries de Bondt, Jimmy Janssens, Alexander Krieger, Senne Leysen, Oscar Riesebeek, Gianni Vermmersch, Louis Vervaeke.
Bardiani-CSF: Giovanni Visconti, Enrico Battaglin, Filippo Fiorelli, Davide Gabburo, Umberto Marengo, Alessandro Tonelli, Giovanni Carboni, Samuele Zoccarato.
Bora-Hansgrohe: Peter Sagan, Emanuel Buchmann, Giovanni Aleotti, Cesare Benedetti, Maciej Bodnar, Matteo Fabro, Felix Grossschartner, Daniel Oss.
Intermache-Wanty Gobert: Quinten Hermans, Jan Hirt, Wesley Kreder, Riccardo Minali, Andrea Pasqualon, Simone Petilli, Rein Taaramae, Taco van der Hoorn.
Israel Start-Up Nation: Dan Martin, Patrick Bevin, Matthias Brandle, Davide Cimolai, Alessandro de Marchi, Alex Dowsett, Krists Neilands, Guy Niv.
DSM: Romain Bardet, Jai Hindley, Nikias Arndt, Nico Denz, Chris Hamilton, Max Kanter, Nicolas Roche, Michael Storer.
Jumbo-Visma: George Bennett, Dylan Groenewegen, Edoardo Affini, Koen Bouwman, David Dekker, Jos van Emden, Tobias Foss, Paul Martens.
Qhubeka-Assos: Giacomo Nizzolo, Domenico Pozzovivo, Victor Campenaerts, Kilain Frnakiny, Bert-jan Lindeman, Mauro Schmid, Max Walscheid, Lukasz Wisniowski.
Groupama-FDJ: Rudy Molard, Matteo Badilati, Antoine Duschesne, Simon Guglielmi, Sebastien Reichenbach, Romain Seigle, Attila Valter, Lars van der Berg.
Androni: Jefferson Cepeda, Simon Pellaud, Andrii Ponomar, Simone Ravanelli, Eduardo Sepulveda, Filippo Tagliani, Natnael Tesfatsion, Nicola Venchiarutti.
Cofidis: Elia Viviani, Natnael Berhane, Simone Consonni, Nicolas Edet, Victor Lafay, Remy Rochas, Fabio Sabatini, Attilio Viviani.
UAE: Davide Formolo, Valerio Conti, Alessandro Covi, Joe Dombrowski, Fernando Gaviria, Sebastian Molano, Maximiliano Richeze, Diego Ulissi.