Parisko Auzitegi Korrekzionalak erabaki du Igor Uriarteri ezarritako lurralde debekua kentzea. Maritxu Paulus-Basurko abokaturen esanetan orain arteko auzi guztietan bai auzitegiak eta bai fiskalak «beti» kontra agertu izan dira. «Orain, berritasuna eta nabarmentzekoena Fiskaltza lehen aldiz preso ohi bati lurralde debekua kentzearen alde agertu dela da».
«Fiskalak Uriarteren integrazio soziala eta profesionala argudiatu ditu. Are gehiago, orden publikoaren kontrako mehatsua ez dela esan du».
Maritxu Paulus-Basurko abokatuak esan duenez, hurrengo urratsa Baionako Auzitegian izango da. Epaitegi honek Uriarte errudun jo zuen lurralde debekua ez zuelako bete, baina Parisera jotzeko aukera eman zion. «Azken erabakia Baionan eztabaidatuko da, baina espero dugu erabakia berrestea», esan du.
Urruñara noiz itzuli ahalko den galdetuta, Pariseko erabakiari helegiteak jartzeko epea amaitzean izango dela argitu du «irailaren aurretik segur».
Abokatuak itxaropena du epaiak beste kasuetarako «aurrekari» izatea, nahiz eta banaka jo behar epaitegietara. Are, adierazi du Europa jurisprudentzia aldatzen ari dela.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)