Giroko seigarren etapa. (Dario BELINGHERI / AFP)
Giroko seigarren etapa. (Dario BELINGHERI / AFP)
Txirrindulariak pilatuta Giroko bigarren etapa abiatzeko prest. (Luca BETTINI / AFP)
Txirrindulariak pilatuta Giroko bigarren etapa abiatzeko prest. (Luca BETTINI / AFP)
Filippo Ganna, musukoa zaborrontzira botatzen hirugarren etapa hasi berritan. (Luca BETTINI / FOKU)
Filippo Ganna, musukoa zaborrontzira botatzen hirugarren etapa hasi berritan. (Luca BETTINI / AFP))
Gizon bat eta bere zaldia Giroko laugarren etapako lasterketari begira. (Luca BETTINI / AFP)
Gizon bat eta bere zaldia Giroko laugarren etapako lasterketari begira. (Luca BETTINI / AFP)
Egan Bernal, Giroko sailkapen nagusian lehenengo postuan jarri aurretik. (Dario BELINGHERI / AFP)
Egan Bernal (Ineos), Giroko sailkapen nagusian lehenengo postuan jarri aurretik. (Dario BELINGHERI / AFP)
Giroko zazpigarren etapa. (Dario BELINGHERI / AFP)
Giroko zazpigarren etapa. (Dario BELINGHERI / AFP)
Txirrindulari andana zortzigarren etapan autobidetik igarotzen. (Luca BETTINI / AFP)
Txirrindulari andana zortzigarren etapan autobidetik igarotzen. (Luca BETTINI / AFP)
Pelotoia bederatzigarren etapan. (Luca BETTINI / AFP)
Pelotoia bederatzigarren etapan. (Luca BETTINI / AFP)
Giroko bederatzigarren etapa Monti Marsicanitik igarotzen. (Luca BETTINI / AFP)
Giroko bederatzigarren etapa Monti Marsicanitik igarotzen. (Luca BETTINI / AFP)
Egan Bernal bederatzigarren etaparen bukaeran; irabazi egin zuen eta orduan jantzi zuen maglia rosa. Fabio FERRARI ( AFP)
Egan Bernal (Ineos) bederatzigarren etaparen bukaeran; irabazi egin zuen eta orduan jantzi zuen maglia rosa. Fabio FERRARI ( AFP)
Giroko hamargarren etapa hasi aurretik Davide Formolo (UAE) italiarra egunkaria irakurtzen. (Luca BETTINI / AFP)
Giroko hamargarren etapa hasi aurretik Davide Formolo (UAE) italiarra egunkaria irakurtzen. (Luca BETTINI / AFP)
Giroko hamargarren etapako iheslariak gelditu egin behar izan ziren trena pasatu arte. (Luca BETTINI / AFP)
Giroko hamargarren etapako iheslariak gelditu egin behar izan ziren trena pasatu arte. (Luca BETTINI / AFP)
Van der Hoorn (Wanty) txirrindularia helmugara iristen hirugarren etapako garaile gisa. (Luca BETTINI / AFP)
Van der Hoorn (Wanty) txirrindularia helmugara iristen hirugarren etapako garaile gisa. (Luca BETTINI / AFP)
NAIZ

Giroa lehen atsedenaldira iritsi da maglia arrosa Egan Bernal kolonbiarrak daramala

Giroako lehen hamar etapak jokatuta, Egan Bernal (Ineos) txirrindulari kolonbiarrak darama maglia rosa. Bederatzigarren etapa irabazi zuen, bere lehenengoa itzuli handi batean, eta kolonbiarrak 14 segundoko aldea ateratzen dio bigarren sailkatu Remco Evenepoel flandiarrari (Quick Step). 

Atsedenaldi jardunaldia da gaur Giroan. Hamar etapa jokatuta, praktikoki bere erdigunera iritsi da Italiako itzuli handia. Egan Bernal (Ineos) da sailkapen nagusiko liderra, bigarren sailkatua den Evenepoeli (Quick Step) 14 segundo ateratzen dizkiola. Kolonbiarrak bederatzigarren etapa irabazita jantzi zuen maglia rosa. 

Euskal txirrindularien lanari dagokionez, momentuz ez da arrakastatsua izaten ari. Mikel Landak (Bahrain) eroriko larria izan zuen bosgarren etapan eta astelehen honetan bertan operatu zuten Gasteizen lepauztaia sendatzeko. Lepauztaiaz gain, bost saihets ere hautsi zituen arabarrak. Ikusteke dago ea iristen den Tokioko Joko Olinpikoetara. 

Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Pello Bilbao (Bahrain) da. 21. postuan aurkitzen da gernikarra, lehen postutik 3 minutu eta 21 segundora. Are urrutiago aurkitzen dira Mikel Nieve (41), Castroviejo (44) eta Gorka Izagirre (47), liderrarengandik hogei minutu baino gehiagoko distantzian. 

Astearte honetako atseden egunaren ondoren, hamaikagarren etapa jokatuko da asteazkenean. Perugian hasi eta Montalcinon bukatuko da 162 kilometroko lasterketa. 

Giroko informazio gehiago eta honen xehetasunak NAIZeko webgune berezian aurkitu ditzakezue